Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearekin batera (Ikaslan eta Hetel), Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko tutore eta orientatzaileei zuzendutako AVANZA ORIENTAren VII. edizioa garatu du Europa Biltzar Jauregian. Jardunaldiak hezkuntza-berrikuntza, inklusioa eta ongizate emozionala izan ditu ardatz, Lanbide Heziketarako orientazioa hobetzeko.
Jardunaldia Ikaskuntza Berezien zuzendari Isabel Mendigurenek inauguratu du. Mendigurenek nabarmendu duenez, Lanbide Heziketak une garrantzitsua bizi du orain, eta etorkizuna duen ikaskuntza- eta enplegagarritasun-bide bihurtu da: 65.700 plaza eskaini dira 2025-2026rako, eta matrikula % 36 hazi da azken hamarkadan. Prestakuntza duala, Erasmus mugikortasuna, ekintzailetza, irakasleen gaikuntza digitala eta ikasleen ongizatea nabarmendu ditu etorkizuneko Lanbide Heziketaren 2030 Estrategiaren ardatz gisa.
Programak ondokoak hartu ditu barnean: Enrique Barrak adimen artifizialari eta ikaskuntzari buruz emandako hitzaldia; motibazioan eta inklusioan oinarritutako Oinarrizko Lanbide Heziketako mahaia, eta Diana Jiménezek nerabeen eta gazteen oreka emozionalari eta trebetasun sozioemozionalei buruz egindako esku-hartzea.
Sailarentzat, Lanbide Heziketa euskal hezkuntza-sistemaren funtsezko pieza da. Benetako aukerak eskaintzen ditu eta enplegagarritasuna hobetzen du, % 90 inguruko laneratze-tasarekin, 184 ikastetxek osatutako sarearekin, eta Tkgune bezalako programekin, betiere ekitatea eta ikasleak erdigunean jarrita.
AVANZA ORIENTAk indartu egin du helburu hori, esperientzia interesgarriak partekatuta eta orientazioa Lanbide Heziketaren errealitatera hurbilduta, tutoreen eta orientatzaileen eguneroko lanerako baliabide erabilgarriak eskainiz.
26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik Mendaron gazte bat atxilotu dute…
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…