Categorías: albisteak-berriak

Euskadik Europaren eraikuntzarekin duen konpromisoa berresten du, balioak partekatuta eta esperientzietatik ikasita

Eusko Jaurlaritzak, Interreg Europe-ren Peer Review jardunaldietan, defendatu du Europak eskualdeen arteko lankidetza eta elkarrekiko ikaskuntza indartu beharko dituela, erronka komun handiei aurre egite aldera.

Eusko Jaurlaritzak Europa batuagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko konpromiso irmoa berretsi du Peer Review (Binakako Berrikuspena) topaketaren bi jardunaldietan. Interreg Europeko Politikei buruzko Ikaskuntzarako Plataformak Euskadin, Bilbon, antolatutako topaketan, Europako erakundeetako ordezkariak, adituak eta entitateak bildu dira, lehiakortasuna, berrikuntza eta lurralde-kohesioa bultzatzen duten politika publikoak indartzeko eta esperientziak trukatzeko asmoz.

José Enrique Corchón Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak eman die amaiera jardunaldiei. Hitza hartu duenean, Euskadik Europako proiektuari modu aktiboan laguntzen jarraitu nahi duela defendatu du, balioak partekatuta, beste eskualde batzuetako esperientzietatik ikasita eta politika publiko eraginkorren arloko bere esperientziak eskainita. “Europa da gure kanpamentu nagusia”, adierazi du, eta Eusko Jaurlaritzak Europaren eraikuntzan inplikazio sakona izateko duen borondateari heldu dio, betiere herritarrekiko hurbiltasuna eta konpromisoa ardatz izanik.

Ziurgabetasun ekonomikoak, eraldaketa digital eta energetikoek eta erronka demografikoek markatutako nazioarteko testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak funtsezkoa deritzo Europak eskualdeen arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten jarraitzeari, baita elkarrengandik ikastea eta jardunbide onak transferitzea ahalbidetuko duen eredua baten aldekoa apustua egiten jarraitzeari ere. Interreg gisako programen esperientziak erakusten du eskualdeak, elkarlanean aritzen direnean, gai direla tokiko errealitateetara egokitutako soluzio berritzaileak eskaintzeko.

Euskadik, Europako proiektuan guztiz integratuta dagoen eskualdea den heinean, politika eraldatzaileen aplikazioan erreferentziazko lurraldea izaten jarraitzeko duen prestasuna nabarmendu du. Eusko Jaurlaritzaren ustez, eskualdeen arteko ikaskuntza partekatuak, politika publikoen eraginkortasuna indartzeaz gain, pertsonengandik hurbilago dagoen Europa kohesionatuagoa lortzen laguntzen du.

Eraldaketa partekaturako hiru ardatz

Corchón sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren garapen-politikak bideratzen dituzten eta Europar Batasunaren lehentasunekin “guztiz bat datozen” hiru ardatz nagusiak partekatu ditu foro horretan:

  1. Euskadi 2030 Industria Plana, “industria gehiago, industria hobea eta emisio txikiagoa” printzipioan oinarrituta. Produkzio-eredu lehiakorragorantz eta jasangarriagorantz aurrera egitea da helburua, hazkunde ekonomikoa, berrikuntza teknologikoa eta trantsizio ekologikoa uztartzearen bidetik.
  2. Euskadi Eraldatuz 2030 Inbertsio Plana, lankidetza publiko-pribatuko proiektu eraldatzaileak sustatzen dituena. Programak hiru xede ditu: enpresak bertan errotzeko eragiketetan laguntzea; hazkundea bultzatzea, handitzeen eta eskuratzeen bidez; eta sektore estrategikoetarantz kanpoko kapitala erakarriko duten tresna mistoak sortzea.
  3. Berrikuntza Itsasargiak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Planean (ZTBP) barne hartzen direnak. Hiru trantsizio handiren inguruan gidatzen dute ekintza: trantsizio teknologikoa eta digitala; energia- eta ingurumen-trantsizioa; eta trantsizio soziodemografikoa eta sanitarioa. Itsasargi horiek sinbolizatzen dute herrialdeak gizartearen zerbitzura dagoen ezagutzaren ekonomiaren alde duen joera.

Eusko Jaurlaritzak topaketa baliatu du 2028-2034 Urte Anitzeko Finantza Esparruari buruzko eztabaidan duen jarrera azaltzeko. Lehiakortasunak eta berrikuntzak etorkizuneko Europako plangintzaren ardatz estrategiko izaten jarrai dezaten positibotzat jotzen badu ere, Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jotzen du politiken lurralde-dimentsioa zaintzea eta eskualdeek erabakiak hartzean eta Europako funtsen kudeaketan parte har dezaten bermatzea.

Gai horri buruzko aurreko adierazpenen harira, Corchón sailburuordea kezkatuta agertu da Europako Batzordeak estatu kide bakoitzak nazio- eta eskualde-plan bakarra ezartzeko egin duen proposamenarekin, uste baitu kohesio-politikei argitasuna, arintasuna eta egokitze-gaitasuna ken diezaiekeela. Hori dela eta, baliabideak modu eraginkorrean aplikatuko direla ziurtatuko duen eta hurbiltasunaren printzipioari eutsiko dion berrikuspen sakona eskatu du, printzipio hori funtsezkoa baita Europako politikak benetan eraldatzaileak izan daitezen.

Euskadik defendatzen du Europaren eraikuntza ez dela politiketan edo aurrekontuetan soilik oinarritzen, proiektu komuna sorrarazi zuten balio partekatuetan ere oinarritzen dela: askatasuna, justizia soziala, demokrazia eta bizikidetza. “Europako erakundeekin elkarlanean jarraitzeko konpromiso irmoa berresten dugu, Europako proiektua indartu dadin eta Europaren funtsezko balioak babestu daitezen”, eman du aditzera Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordeak. Horrez gain, adierazi du Europaren etorkizuna behetik eraikitzen dela, lurraldeen parte-hartze aktiboarekin eta herritarren benetako premiei erantzuten dieten politikekin.

Jardunaldi hauen baitan, 125 urteko historia duen Bizkaiko Foru Jauregira bisita kulturala ere egin da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbon atxilotu dute ibilgailu batean lapurreta egiteagatik eta zordunketa-txartel bat bidegabe erabiltzeagatik

Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bizkaiko hiriburuan ondarearen aurkako delitu batengatik. Atxilotuak…

3 horas hace

Donostiako Udalak Ondarretako pasealekuko obrak gauzatzea agindu du premiazko prozedura baliatuz

Berehala egin beharreko lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea erabaki du, eta 2,5 milioi euro…

6 horas hace

Donostiako Udalak 2,3 milioi bideratuko ditu ingurumenaren eta oinezkoen joan-etorrien hobekuntzara

Lugaritz eta Morlans arteko tunelaren pasealekua oinezkoentzat egokituko da (381.634 euro), Urgull mendiko landaredia hobetuko…

6 horas hace

Izaro, Iñaki Gabilondo eta 500 dronen ikuskuzuna, Gabonetako inaugurazioaren protagonistak

Inaugurazio-ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan Donostiak datorren azaroaren 28an emango…

6 horas hace

Hurtado sailburua: “Arabako merkatarien ahalegina, tradizioa eta berrikuntza ospatzen dituzte Aenkomer Sariek”

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Aenkomer 2025 sari-banaketan parte hartu du,…

6 horas hace

Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin bildu dira Pariseko Eskual Etxean

Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin…

6 horas hace