Gastronomia-sortzaile ospetsuen talde batek esperientzia murgiltzailea bizi izan du gaur Bermeon, Kantauriko Iparraldeko Hegaluzea definitzen duten tradizioa, jasangarritasuna eta bikaintasuna bertatik bertara ezagutzeko. Hegaluze hori OPESCAYA Bizkaiko Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkarteko ontziak harrapatu du eskuz.
Jardunaldian zehar, gonbidatuek Bermeoko portuko gune nagusiak — kofradia, lonja, izozte-planta — zeharkatu dituzte, eta, ondoren, Serrats kontserba-enpresa historikora hurbildu dira, Euskadiko espezie enblematikoenetako baten balio gizatiarra, kulturala eta gastronomikoa erakusteko sortutako ibilbide batean.
Parte-hartzaileek ezagutu ahal izan dute OPESCAYAren eguneroko lana, Bizkaiko kofradien ordezkari eta arrantza-tresna tradizionalen defendatzaile gisa; Iparraldeko hegaluzea «banan-banan» harrapatzea, selektibitatearen, iraunkortasunaren eta kalitatearen ikurra; neskatilen funtsezko zeregina, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzaren zaindari; eta produktuaren trazabilitatea eta eraldaketa Bermeoko kontserba-fabriketan.
Ixone Soroak, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, parte hartu zuen ekitaldi instituzional laburrean, Eusko Jaurlaritzak arrantza jasangarriarekin, arte tradizionalen zaintzarekin eta Kantauri jatorriko produktuak sustatzearen garrantziarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen. Zuzendariak edukien sortzaileen bisita eskertu zuen, haiengan konfiantza jarriz Hegaluzea sare sozialen bidez balioan jartzeko, batez ere belaunaldi berriei.
Hurrengo gastronomia-sortzailek parte hartu dute: Isabel Sorribas, Clara Martínez, Iñaki Tejedor, Maxi AJ eta Iñaki Ibaibarriaga.
Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bizkaiko hiriburuan ondarearen aurkako delitu batengatik. Atxilotuak…
Berehala egin beharreko lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea erabaki du, eta 2,5 milioi euro…
Lugaritz eta Morlans arteko tunelaren pasealekua oinezkoentzat egokituko da (381.634 euro), Urgull mendiko landaredia hobetuko…
Inaugurazio-ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan Donostiak datorren azaroaren 28an emango…
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Aenkomer 2025 sari-banaketan parte hartu du,…
Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin…