Categorías: albisteak-berriak

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak «Zientzia Oro» estreinatu du, jakin-mina pizteko podcasta

  • Podcasta zientzia publiko guztiei hurbiltzeko eta, gainera, hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeko pentsatuta dago.

  • 15 egunetik behin atal berri bat argitaratuko da gai monografiko desberdin batekin.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak «Zientzia Oro» estreinatu du, zientzia herritarrengana hurbiltzeko podcasta, ikuspegi irisgarri, zorrotz eta erakargarri batetik. Proiektu hau Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak aurkeztu du gaur, eta jakin-min zientifikoa eta pentsamendu kritikoa sustatzea du helburu, inguratzen gaituen mundua ulertzeko funtsezkoak diren gaurkotasuneko gaiak eta kontzeptuak jorratzen dituzten edukien bidez.

Atal bakoitza gai monografiko batean zentratuko da — adimen artifizialetik hasi eta kirolaren edo elikaduraren zientziaraino —, modu argian eta dibulgatiboan azalduta. Eider Olazar Elduaienek eta Guillermo Roa Zubiak gidatuko dute eta bertan adituek ere parte hartuko dute. Podcast hau zientzia publiko guztiei hurbiltzeko eta hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeko diseinatuta dago.

Zientzia Oro podcastaren plazaratzea Sailaren estrategiaren parte da, hain zuzen ere ezagutza gizartean zabaltzeko eta herritar informatuagoak, kritikoagoak eta parte-hartzaileagoak lortzeko. Proposamen horren bidez, jakin-mina piztu nahi da, ezagutzarekiko interesa areagotu, alfabetatze zientifikoa hobetu eta erabakiak informatuta hartzea bultzatu, gizarte justuagoa eta demokratikoagoa izateko.

Lehen atalak, adimen artifizialari dedikatua, makina batek «nola ikusten gaituen» galdetzera gonbidatzen ditu entzuleak, eta sistema sortzaileek giza datuetatik abiatuta testuak, irudiak, audioak edo kodea nola sortzen dituzten aztertzen du. Programak, gainera, funtsezko gaiak jorratzen ditu, hala nola adimenaren jatorria eta adimenaren egungo erabilerak eta ahots sintetikoekin esperimentatzen du. Halaber, teknologia hori testuinguru desberdinetan duen presentzia aztertzen du eta galdera berriak egitera animatzen du entzulea.

15 egunean behin argitaratuko da Zientzia Oro podcastaren atal berri bat, eta eskuragarri egongo da Spotify eta iVoox audio plataformetan, baita Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren Youtube kanalean ere. Halaber, «Zientzia Oro» podcastera sartu ahal izango da Zientziaklik kultura zientifikoko agendaren bidez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

2 horas hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

1 día hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace