Categorías: albisteak-berriak

Berangon bi gizon atxilotu dituzte etxebizitzetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak 30 eta 36 urteko bi gizon atxilotu ditu Berangon (Bizkaia), bertako bi etxebizitzatan ustez lapurreta egiteagatik. Bi kasuetan, atxilotuak eskalatuz igo ziren lehenengo solairura, eta, leihoak behartu ondoren, barrura sartu eta bitxiak, dirua eta balioko beste objektu batzuk lapurtu zituzten.

Lapurretak joan den larunbatean, arratsaldeko azken orduan, egin zituzten Berangoko bi etxebizitzatan, etxekoak ez zeudela aprobetxatuz. Lehenengoan, lapurretako batek hesiaren gainetik jauzi egin zuen eta, fatxada ondoko zuhaitz batez baliatuz, etxean sartu zen balkoiko kristala hautsi ondoren.

Etxearen jabea iritsi zenean, ezezagun bat ikusi zuen bere lorategian, eta hark, jabea ikustean, ihes egin zuen. Ihesi zihoanean, kanpoan zain zuen lagunarekin elkartu zen. Etxebizitzan dena hankaz gora zegoen, eta, aztertu zutenean, dirua, bitxiak eta balioko beste objektu elektroniko batzuk falta zirela konturatu ziren.

Hori gertatu eta pixka batera, Ertzaintzak beste dei bat jaso zuen herri bereko beste etxebizitza batean lapurreta egin zutela esanez, eta aurreko lapurretan bezalatsu jardun zutela jakin zuen. Lapurra fatxada eskalatuz igo zen balkoi batera, eta handik lehenengo solairuan sartu zen.

Bertaratu ziren agenteek susmagarriei buruzko datuak bildu zituzten, eta handik laster aurkitu zituen inguruan zebilen patruila batek. Horietako batek, biktimetako batek emandako deskribapenarekin bat zetorrenak, oraindik latexezko eskularru batzuk zeramatzan jantzita, eta biek emakume-poltsak zeramatzaten barruan hainbat gauza hartuta. Ebidentzia horien aurrean, magrebtar jatorriko bi gizonak, 30 eta 36 urtekoak, ondarearen aurkako delitu batengatik atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten.

Dagozkion eginbideak amaitu ondoren, gaur, astelehena, goizean, biak agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte. Pertsona horiek mugapean egindako beste lapurreta batzuetan parte hartu ote duten ikertzen ari dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

21 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace