Categorías: albisteak-berriak

Hiru atxilotu Lantaronen, enpresa batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak 38, 25 eta 22 urteko hiru gizon atxilotu ditu gaur goizaldean, Arabako Lantaron herriko enpresa batean kablea lapurtzeagatik.

Atzo, igandea, gaueko hamaikak aldera, Ertzaintzako agenteei Lantarongo industrialdera joateko eskatu zieten, bertako enpresa bateko segurtasun-alarma aktibatu zela-eta.

Bertaratu ziren agenteek enpresa miatu zuten, eta 50 metro inguruko sei kable-bilkari aurkitu zituzten enpresako sarreran pilatuta. Gainera, konturatu ziren perimetroko metalezko hesiak zulo bat zuela. Horrez gainera, ustez kable-materiala mozten erabilitako kurrika batzuk aurkitu zituzten,  eta bi auto ikusi zituzten enpresa inguruan aparkatuta.

Ibilgailu horietako batean 38 urteko gizon bat zegoen, eta agenteei aitortu zien kablea lapurtu zuela beste pertsona batzuekin batera, eta bertara aparkatuta zeuden bi autoetan iritsi zirela. Horren aurrean, agenteek pertsona hori atxilotu zuten, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Handik ordu batzuetara, ingurua zaintzen geratu zen beste polizia-dotazio batek bi gizon ikusi zituen enpresa ingurutik irteten eta bigarren ibilgailuan sartzen. Identifikatu ondoren, atxilotu egin zituzten 25 eta 22 urteko bi gizonak, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuetako bi jatorriz magrebtarrak dira eta polizia-aurrekariak dituzte, eta hirugarrena espainiar jatorrikoa da. Hirurak Gasteizko Ertzain-etxera eraman dituzte eta datozen orduotan jarriko dituzte epailearen eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

21 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace