Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Alde Zaharreko eta Erdiguneko ekitaldiak mugatuko ditu Donostiak

Donostiako Udalak ekitaldien deszentralizazioa sustatuko du, horien ugaritzeak eta maiztasunak ingurune horietako bizilagunen bizi-kalitatea urritzen baitu

Donostiako Udalak neurriak hartuko ditu Alde Zaharreko eta Erdialdeko bizilagunen arteko eta Gipuzkoako hiriburua bere garapenerako kokagune gisa aukeratzen duten ekitaldi handien artekoa bizikidetza egokia errazteko.

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du udal zerbitzu guztiek dagozkien neurriak hartu beharko dituztela, beren eskumenen esparruan, hiriko hainbat eremutara ekitaldiak deszentralizatzea sustatzeko eta, hala badagokio, bizikidetza erraztuko duten neurriak sustatzeko eta administrazioaren, erakunde antolatzaileen eta herritarren arteko erantzunkidetasuna sustatzeko.

Jon Insausti alkateak nabarmendu duenez, «Udal Gobernu honen lehentasun nagusietako bat donostiarren bizi-kalitatea bermatzea da, baita gure hiriak eskaintzeko duen guztiaz gozatu nahi dutenen eta atsedena eta eguneroko lanak ahalik eta nahasmendu txikienarekin egin behar dituztenen arteko bizikidetza egokia bermatzea ere. Alde Zaharreko eta Erdiguneko bizilagunei entzun ondoren, inguru horretako ezohiko jarduerari buruzko txosten bat egin dugu, eta, emaitzak ikusita, neurriak hartuko ditugu horrelako gertakari errepikakorrek sortzen dituzten eragozpenak arintzeko«.

«Donostia hiri erakargarria da hainbat sektorerentzat, eta, aspaldidanik, hiriko erdigunea oso maiz da azoka, tokiko produktuen merkatu, arte eta artisautza, filmaketa, erakusketa, emanaldi, kongresu edo manifestazioen agertokia. Horrek guztiak hiriaren berezko beharrizanei mesede egiten badie ere, espazio publikoan saturazio-ondorioak eta herritarren bizikidetzaren garapen normalari eragiten dio«, adierazi du Insaustik.

Horregatik guztiagatik, ekitaldi horien antolaketan inplikatuta dauden udal-departametuek (Mugikortasuna, Udaltzaingoa, Dbus, Babes Zibila, Gune publikoa, Mantentze eta bide publikoak, Ingurumena, Donostia Kultura, Donostia Kirola…) jarraibide hauek bete beharko dituzte:

  • Elkarrizketa irekia eta zintzoa izan beharko da udal-departamenduen eta erakunde antolatzaileen artean, ekitaldiak kokatzeko alternatibak identifikatzeko eta aplikatzeko, Alde Zaharra eta Erdialdea ez diren auzoak lehenetsiz, eremu horietako inpaktuak murrizteko eta hiriko jardueren banaketa orekatua bultzatzeko.
  • Ibilbideak Alde Zaharraren barrualdetik igaro daitezen saihestea.
  • Puntu neuralgikoak (irteera eta helmuga) beste eremu batzuetara eraman beharko dira, hala nola Anoetako kirol-hirira, Saguesera, Unibertsitateen ingurura…
  • Hasierako ordutegiak aldatzea, udal departamentu desberdinen irizpideen arabera, batez ere Mugikortasuna, Dbus eta Herritarren Segurtasuna.
  • Inpaktu akustikoa minimizatzea, Ingurumen departamentuaren jarraibideei jarraituz eta/edo soinu-ekipoak edo megafonia instalatzea saihestuz eta/edo kontrolatuz jendea bizi den lekuetatik igarotzean.

Salbuespenak ezarri ahal izango dira soilik udalaren interes bereziko kasuetan, baldin eta alkatetzaren oniritzia badute, gizarte-, kirol- eta/edo kultura-izaeragatik, edo kultura-sustraitze tradizionaleko ekimenak direlako, behar bezala justifikatuta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan hamar bat ibilgailutan kalteak eta lapurreta egiteagatik

Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden…

13 horas hace

Ertzaintzak 1993an ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea Asla sarjentu nagusia omendu du

Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko egoitza nagusian, Ertzaintzako sarjentu nagusia izan…

16 horas hace

Bilbon atxilotu dute beste pertsona bati labankada bat eman ondoren

Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida…

19 horas hace

Nafarroak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Nafarroako I+G+b Sistemako eragileentzako laguntza berrietara, eta %12 handituko du berrikuntzako inbertsioa 2026an

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu…

22 horas hace

Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Lege berria aurkeztu du, tokiko eta hurbileko merkataritza indartzeko funtsezko araua

Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Iruñeko Zabalguneko Merkatuan. Tokiko eta hurbileko merkataritza…

22 horas hace

Letizia Erreginak Alejandro Amenabarri egindako omenaldian parte hartu du Tuterako Opera Prima Zinema Jaialdian

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2025_11_25 T* SM la Reina doña Letizia acude a…

22 horas hace