Categorías: albisteak-berriak

XLIII. Erakusleiho Lehiaketa Zarautzen

Zarauzko Udalak, Turismo departamentuaren bitartez, eta Murkil Zarauzko Dendari Elkartearen laguntzaz, Gabon giroa sustatzeko asmoz, establezimendu komertzialei zuzendutako XLIII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA antolatu du. Joan den urtean, partehartzea indartzeko asmoz, egindako sarien igoeraren ondoren, aurten ere kopuru hauek mantenduko dira:

•    1. saria -> 800 € eta trofeoa.
•    2. saria -> 500 €.
•    3. saria -> 300 € (Murkil Dendarien Elkarteak emandakoa).

Murkil Dendarien Elkarteak 100 €-ko 5 erosketa-txeke zozkatuko ditu partehartzaile guztien artean. Honez gain, 1., 2. edo/eta 3. sariaren establezimendu irabazleak elkarteko kide badira, 100 €ko erosketa-txeke gehigarri bat ere izango dute.

Aurreko edizioetan bezala, epaimahaiak honako irizpideak izango ditu kontuan euren ebazpena egiterako orduan:

–    Erakustokiaren aurkezpena.
–    Salgai diren artikuluen erakusketa erakargarria.
–    Dekorazioaren originaltasuna, Gabon garaia kontuan izanik.
–    Euskal ohitura eta tradizioekin lotutako gaiak izatea.

Materialen erabilera iraunkorra eta hondakinen murrizketa sustatze aldera, epaimahaiak baloratuko du material birziklatu eta/edo birziklagarrien erabilera, kanpainan zehar erabilitako produktu, material eta baliabideei balioa emateko, hondakinen sorrera ahalik eta gehien murrizteko.

Erakusleihoetan jarritako mezuak euskaraz egongo dira. Euskaraz eta gaztelaniaz edo beste hizkuntza batzuetan jartzen badira, euskara lehenetsiko da.
Erakusleihoak abenduaren 9tik urtarrilaren 6a arte apainduta egon beharko dute. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 17an jakinaraziko da. Parte hartu nahi duten establezimenduek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena, edo 943 83 09 90 telefonora deituz. Izen-emate epea abenduaren 9an, 13:00etan amaitzen da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

20 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace