Categorías: albisteak-berriak

‘Gabonak Zarautzen’

Gabonak urteko garai berezienetako bat izaten dira zarauztar askorentzat. Urteak dira, hainbat eragilek antolaturiko ekimen ugari gauzatzen direla data hauetan herrian zehar, horien artean, batzuk, tradizio handikoak. Zentzu honetan, hauek antolatzen dituzten elkarte eta eragileen lana aitortu nahi du Udalak, besteak beste, Bizar Zuri, Errege Kabalgata eta Narroseko Jaiotza antolatzen dituen Schola Cantorum abesbatza, Gabonetako haur-parkea, Txu-Txu trena eta haurrentzat egitarau berezia antolatzen duen Haur Kultur Taldea, Santuiturriko Olentzeroren lagunak, Zarautz Kirol Elkartea, Antoniano Kirol Elkartea, eta abar luze bat.

Aurten, eragile eta ekimen guzti horiek balorean jartzeko helburuarekin, Gabon garaian antolatzen diren ekintza guztiak batu ditu Udalak, programazio berezia osatuz. Uda garaian zabaltzen den egitarauaren antzeko formatuarekin, Gabonetako programazioak, azaroaren amaieratik eta Errege Egunera bitartean, Zarautzen antolatzen diren ekintza guztiak jasoko ditu, denetara 80 ekitalditik gora izanik.

Hau abiapuntu hartuta, Zarauzko Gabonei lazo berezi bat jarri nahi die aurten Udalak. Orain arte abenduko zubian antolatu izan den Erdi Aroko Azokaren ohiko formatuari atseden bat eman eta zarauztarren gozagarri izatea espero den Gabonetako egitarau baterantz bideratu ditu Udalak bere indarrak.

“Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, Murkil eta Zurekin elkarteekin gaia landu ondoren, aurtengo Gabonetako planak antolatu ditu Udalak, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean”, jakinarazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Gabonetako Azoka Amalur Parkean egongo da kokatuta eta abenduaren 5etik urtarrilaren 5era bitartean egongo da zabalik. Gabonetako Azokan izango diren postuak txandakatuz joango dira, hau da, asteburu bakoitzean artisau eta ekoizle desberdinak izango dira postuetan, betiere bertako eta inguruko produktuak eskainiz. Gabonetako Azoketako bereizgarri izaten den janariaz eta gozogintzaz Zarautz Kirol Elkarteko Rugbyko lagunak arduratuko dira. Ekimen berri berezi hau erakargarria izatea nahiko genuke, bide batez herriko merkataritzan, ostalaritzan eta artisauengan eragin positiboa izan dezan».

“Eskerrak eman nahi dizkiet Gabonetako Azoka hau prestatzen eta osatzen lagundu diguten Murkil eta Zurekin elkarteei, Nahia Artisau Elkarteari eta ZKEko Rugby sekzioari”, gehitu du Txurrukak. “Aurten, Zarauzko Gabonek bi erreferentziazko puntu izango dituzte, Narroseko Jaiotza alde batetik eta Amalur Parkeko Gabonetako Azoka, bestetik. Biak bisitatzeko Zarauzko erdigunea zeharkatu beharra dago, kaleko gabon argiak, erakusleiho ikusgarriak eta herriko dendariek eta ostalariek eskaintzen dizkiguten aukera ezinhobeaz gozatzeko eta dastatzeko parada”.

Postuez gain, haurrentzako karrusela ere izango da azokan eta, asteburuetan, ostiral arratsalde eta larunbatetan, atrakzio bereziak ere eskainiko dira, doan: 28 metroko luzera duen trineo-puzgarri bat eta eski simulatzaile bat ere.

Gabonak Zarautzen ekimenaren baitan, larunbatero kale-ikuskizunak antolatuko ditu Udalak, Murkil eta Zurekin elkarteen laguntzarekin, herriko kaleak kolorez eta argiz beteko dituztenak. Hauek 18:30ean abiatuko dira Gaztainpe plazatik eta herriko erdiguneko kaleak gurutzatu ondoren, puntu berdinean izango dute amaiera, Gabonetako Azokaren ateetan.

“Gabon hauetan Zarautzen ez da beharrik izango aisialdiaz gozatzeko kanpora joateko. Gabonetako trena aurten Amalur parketik pasako da”, amaitu du alkateak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

20 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace