Categorías: albisteak-berriak

Zarautzen landa-lurreko 178 hektareako azalera hartzen duten 146 lursail mugatzeko lanekin hasi dira

Zarauztar gehienak hirigunean bizi den arren, badira hainbat zarauztar landa eremuetan bizi direnak edota bertan lursailen jabe direnak. Kasu askotan, jabeen edo haien oinordekoen lursailen inguruko ezagutza faltak edo ezjakintasunak mugak nahastea edo besterik gabe desagertzea eragiten du.

Arazo horren aurrean, komenigarria da, informazio gehiago galdu aurretik, muga horiek identifikatzea eta ondo jasotzea. Horretarako, Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuaren dirulaguntza bat baliatuz, landa-lurreko 178 hektareako azalera hartzen duten 146 lursail mugatzeko lanekin hasi da, Geograma enpresaren laguntza teknikoarekin.

Proiektuaren helburua da lursailen mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea, egon daitezkeen akatsak argitzea eta, ahal den neurrian, zuzentzea.
Lan hauek behar bezala burutzeko 78 jabe baino gehiagoren kolaborazioa ezinbesteko baldintza da. Hasteko, jabeek mugak garbitu, mugarriak topatu eta mugakideekin adostu beharko dituzte. Ondoren, Geograma enpresak markatutako mugen eta mugarrien koordenatuak behar bezala jasoko ditu eta  planoak entregatuko dizkie jabeei. Behar izanez gero, Katastroan jasota dauden mugak zuzenduko dira.

“Proiektua gauzatzeko ezinbestekoa izango da jabeen lankidetza, izan ere, mugakideen arteko adostasunik ezean ez da posible izango mugak digitalki ezartzea. Jabeen parte-hartzea borondatezkoa da, baina aukera ezin hobea da lur jabeentzat, beren jabetzakoak diren lur-sailen mugak digitalki jasotzean ez dielako gastu ekonomikorik ekarriko”, azaldu du Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Partaidetza, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak. ”Landa eremuaren kudeaketarako garrantzi bizikoa da jabetzen eta horien mugen ezagutza. Horregatik, ezagutza horri eustea erronka garrantzitsua da Udalarentzat.”

Prozesu honetan aztertuko diren landa-lursailen jabe guztiek gutun bat jasoko dute, Udaleko Batzar Aretoan, abenduaren 10ean, egingo den proiektuaren inguruko azalpen-bilerara gonbidatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

20 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace