Hazkunde horrek aukera emango du herritarren beharrei eraginkortasun handiagoz erantzuteko eta udalerriko proiektu estrategikoetan sakontzen jarraitzeko.
Aurrekontua “errealista eta zuhurra” dela adierazi du Igor Enparan Araneta alkateak, eta nabarmendu du “herritarren beharrak erdigunean jartzen dituen ikuspegi soziala, auzoen garapena eta epe luzerako plangintza sendotzen jarraitzea” dutela helburu. “Hondarribia hobeago bat eraikitzea da geure xedea. Agintaldi honetarako lau urteko plangintza osatu genuen, eta aurrekontuek bertan ezarritako neurriak gauzatzeko aukera emango dute”, gehitu du Estitxu Urtizberea alkateordeak.
2026ko aurrekontuek udal-gobernuak agintaldian hartutako ildoari eusten diote: elkarrizketa bultzatzea, gardentasuna lehenestea eta lankidetzarako espazioak eraikitzea. Hori dela eta, aurrekontuak osatzeko prozeduran udal eragile eta teknikarien parte-hartzea ahalbidetu da, baita gainontzeko alderdi politikoena ere.
“Oposizioko alderdien eskaerari erantzunez, Udalak aurrekontuen negoziazio prozesu formala ireki du, eta bilerak egin ditu EAJ-PNV zein PSE-EErekin. PSE-EEren hainbat ekarpen jaso dira proposamenean. Alderdi jeltzaleak, azkenean, prozesutik aldentzea erabaki du; hala ere, udal-gobernuak euren bi proposamen txertatu ditu dokumentuan, herritarrentzat aberasgarriak direlakoan”, azaldu du Enparanek. Alkateak nabarmendu duenez, “udalera sartu ginenetik argi izan dugu elkarrizketa eta garden jokatzea direla gure lan egiteko modua. Hori izan da aurrekontu hauen oinarria ere. Alderdien ekarpenak jaso ditugu, eta negoziazio-prozesua irekia eta zintzoa izan da. Gure helburua argia da: herritarrei zerbitzu hobeak eskaintzea eta Hondarribia hobetzen jarraitzea”.
Alderdien proposamenak jasotzeaz gain, aurrekontu parte-hartzaileak jarri dira martxan. Herritarren iritzia eta beharrak zuzenean ezagutzeko aukera emango du prozesu honek, eta hondarribiarrek udal-aurrekontuko 200.000 euro zertara bideratu erabakiko dute.
Udal aurrekontuak ikuspegi sozial indartsua du: guztira 14 milioi euro bideratuko dira herritarren ongizatea eta kolektibo zaurgarrienen babesa sendotzera. Udalak lehentasunez antolatu ditu baliabide ekonomikoak pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta ikuspegi sozial hori udal politikako arlo guztietan modu transbertsalean txertatu da.
Azpimarratzekoa da arlo sozialera zuzendutako inbertsioak ez direla Gizarte Zerbitzuen sailera mugatzen; bestelako gastu kapitulu askok ere —zerbitzuak, diru-laguntzak, hezkuntza eta gazteria programak, irisgarritasuna, osasun emozionala eta komunitate-dinamizazioa— ikuspegi sozialetik diseinatutako neurriak barne hartzen dituzte.
Halaber, aurrekontuak Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) Udalak duen konpromiso irmoa berresten du, udal politikak eta zerbitzu publikoak NBEren 2030 Agendaren markoarekin lerrokatuz. Aurrekontuaren egiturak berak jasangarritasunaren hiru dimentsioak —soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa— kontuan hartzen ditu, eta udal jarduna etorkizun bidezkoago, inklusiboago eta erresilienteago baten norabidean kokatzen du.
Garoa Lekuona bigarren alkateordeak adierazi duenez, “Gaurdanik lan egin ezean, gero eta zailagoa izango da 2030 Agendak ezarritako helburuak betetzea; horregatik, aurrekontua da norabide horretan aurrera egiteko tresna nagusietako bat, eta gure politikak modu eraginkorrean neurtzeko aukera ematen duena.”
Udalaren ahalegin nagusietako bat langileen arloan zentratuko da. Aurrekontu osoaren %25,71 atal honetara bideratuko da, iaz baino %4,43 gutxiago izan arren.
Alkateak azaldu duenez, lan-baldintzak hobetzea funtsezkoa da udal administrazio sendo eta eraginkor bat bermatzeko, herritarrei zerbitzu hurbil eta arinak eskaintzeko. Horren harira, 2025ean 21 lanpostu atera dira lehiaketara, eta “datorren urtean karrerako funtzionario izateko plaza gehiago ere eskainiko dira, egitura indartzen jarraitzeko”.
2026ko inbertsio eta proiektu nagusiak honako hauek izango dira:
“Aurrekontu hauek herritarren beharretan oinarritutako lana islatzen dute. Ez da soilik zenbaki kontua. Hemendik aterako diren proiektuak herritarren ongizatea, segurtasuna, irisgarritasuna eta berdintasuna hobetzeko diseinatuta daude. Horregatik espero dugu azaroko udalbatzan eztabaidatzea eta onartzea, Hondarribia hobetzen jarraitzeko”.
Behin Udalbatzak onartuta, aurrekontuak xehetasun guztiz kontsultatzeko aukera izango da www.hondarribia.eus webgunean. Horrez gain, gardentasunaren aldeko konpromisoari eutsiz, hiru hilean behin exekuzio txostenak argitaratuko ditu udal-gobernuak, herritarrek proiektuen jarraipena egin dezaten.
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…
EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak…
Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…
Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza…
Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa…