Categorías: albisteak-berriak

Arkauteko Akademiak genero-indarkeria mota berriak aztertu ditu Parez Pare jardunaldietan

  • 100 profesional baino gehiago izan dira fenomeno berriei, hala nola indarkeria bikarioari edo animalien aurkako tratu txarrei, erantzuteko begirada, lege-esparru eta polizia-erantzun berriak aztertzeko topaketan.

Jon Goikolea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria buru dela inauguratu da gaur goizean “Biktimizazio-modu berriak genero-indarkeriaren testuinguruan: prebentzioa, kontrola eta biktimentzako arreta” Parez Pare jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta.

Topaketa horretan segurtasunaren esparruko 120 profesional inguru elkartu dira (Ertzaintzako eta udaltzaingoetako agenteak, teknikariak, eta abar), eta begirada, lege-esparru eta polizia-erantzun berriak eskatzen dituzten indarkeria matxistako fenomeno berrietako batzuetan jarri dute arreta.

Zehazki, hizlari gonbidatuek honako gai hauek jorratu dituzte:

  • Indarkeria bikarioa deiturikoa Kriminologiatik: senar-emazteen mendekuagatiko filizidioa”, César San Juan Guillén, Psikologia Kriminaleko irakaslea (EHU) eta Delinkuentzia, Marjinalitate eta Harreman Sozialei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroko zuzendaria.
  • “Indarkeria bikarioaren arloko neurriei buruzko Lege Organikoaren Aurreproiektua”, Ivana Larrosa Ibáñez, San Jorge Unibertsitateko Zuzenbideko irakaslea eta Zaragozako Probintzia Auzitegiko ordezko magistratua.
  • “Animalien aurkako tratu txarrak genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren testuinguruan”, María Ángeles Fuentes Loureiro, Zuzenbide Penaleko irakaslea (Universidade da Coruña).
  • “Poliziaren arreta genero-indarkeriaren biktimentzat”, Oscar Fernández Cucó, Kriminologiako Euskal Institutuko Biktimekin Lan Egitea graduondoko irakaslea (EHU) eta ertzain erretiratua.

LANKIDETZA

Jardunaldi hauek Eusko Jaurlaritzak eta EHUk izenpetutako hitzarmenaren esparruan egiten dira. Hitzarmen horren helburua da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Kriminologiako Euskal Institutuak (IVAC-KREI) elkarlanean jardutea kriminologiaren eta biktimologiaren arloan formakuntza emateko eta ezagutza aztertu eta hedatzeko, bai eta segurtasun publikoarekin erlazionatutako jarduera akademikoak egiteko ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

18 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace