Categorías: albisteak-berriak

EHUn, gizartean, bizitzan: emakumeen kontrako indarkeriari ez!!

Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU

Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza eskubideen urraketa larria da. Aurten Hego Euskal Herrian 6 emakume erail ditu gizonek eragindako indarkeria matxistak. Gainera, gora egin dute indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketek. Iaz 8.447 salaketa aurkeztu ziren, 2021ean baino 1.462 gehiago, Indarkeria Matxistaren Aurkako Behatokiak emandako datuen arabera.

Aurrerapen handiak egin diren arren, bai lege aldetik, bai gizartean ere, gaur gaurkoz emakume askok jasaten dute beren kontrako indarkeria, emakume izate hutsagatik. Eta unibertsitatea ez da matxismotik kanpo geratzen. Jada, 2017an egindako indarkeria matxistaren inguruko lehenengo ikerketak agerian utzi zuen unibertsitateko ikasleen %62k bizi izan zuela indarkeria matxista egoeraren bat; eta hori gutxi ez, eta agerian geratu zen ez zirela eraso guztiak salatu.

Urte horretan bertan ezarri zen EHUn genero indarkeriaren kontrako protokoloa eta harrezkero 300 kasu inguru artatu dira eta erdietan aktibatu da protokoloa.

Bai, hazi egin da salaketa kopurua, baina horrek erakusten du geroz eta kontzientzia handiago dagoela indarkeria matxistaren aurrean.

Hori dela eta, EHUn lanean jarraitzen dugu eta gure protokoloa berrikusten ari gara. Protokolo horren helburua da EHUko unibertsitate-komunitatea osatzen duten pertsona guztientzako genero-indarkeriarik gabeko ingurune seguru bat mantentzea eta sustatzea. Indarkeria matxista mota guztiekiko zero tolerantzia adierazten du, eta tresna bat eskaintzen digu beharrezko neurriak hartzeko jarrera sexisten eta jokabide matxisten aurrean, behingoz gure artetik desagertu daitezen.

Ikuspegi intersekzionalaren integrazioan ere aurrera egin nahi dugu, funtsezkoa baita — genero-ikuspegiarekin batera — unibertsitate-komunitate benetan berdintasunezkoa, inklusiboa, askotarikoa, segurua eta pertsona guztiekin arduratsua eraikitzeko. Hurbilketa horrek aukera ematen du esperientzia-aniztasuna aitortzeko eta emakumeek larru-koloreagatik, erlijioagatik, jatorriagatik, sexu-orientazioagatik eta genero-adierazpenagatik, adinagatik, klaseagatik, desgaitasunagatik edo beste baldintza edo ezaugarri pertsonal batzuengatik jasaten dituzten elkarri lotutako indarkeria eta diskriminazioen aurka jarduteko.

EHU errespetuan oinarritzen den unibertsitate irekia da. Emakumeek seguru ikasi, ikertu eta lan egiteko gunea. Horregatik lan egiten dugu feminismotik, irmo eta gure komunitatearen eskubide guztiak errespestatuak izan daitezen. Euskal Herriko Unibertsitatea gune askea delako, segurua eta zaintzagunea.

Bizirik! Indarkeria matxistaren kontra!

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Emakume bat atxilotu dute Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutearekin ustez zerikusia izateagatik

Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…

2 horas hace

Gobierno y sindicatos pactan una subida salarial del 11% para los funcionarios hasta 2028

El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…

2 horas hace

EHUk irabazi du Unibertsitate arteko Euskarazko XII. Taldekako Eztabaida Txapelketa

EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak…

2 horas hace

Kazetaritza Matxistaren Behatokiak jasotzen dituen albisteen % 43k genero indarkeria erromantizatzen edo minimizatzen du

Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…

2 horas hace

Basquetourrek etikarekiko konpromisoa berretsi du Lidergo Etikoaren Lehen Foroan

Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa…

2 horas hace

«España Verde» marka turistikoak Kantauriko helmugak New Yorkera eraman ditu, «Norte Diem» ekintza gastronomiko-kulturalaren bidez

New Yorken egindako ekitaldi batean, España Verde marka turistikoak Norte Diem ekimenaren edizio berri bat aurkeztu zuen atzo arratsaldean.…

2 horas hace