Ertzaintzak 22 eta 25 urteko bi gizon atxilotu ditu Aiaraldea Kuadrillako herri horretako komunikazio-establezimendu batean indarrez egindako lapurretan ustez parte hartu izanagatik. Atxilotuak joan den igandean aurkitu zituzten. Gainera, Bilboko Epaitegi batek biak atxilotzeko eta agintari judizialaren eskuetan jartzeko emandako agindu bana zituzten indarrean.
Lapurreta joan den asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean egin zuten Amurrioko telefonia-denda batean. Gama altuko hogei bat telefono mugikor lapurtu zituzten eta erakusleihoko kristala hautsi zuten barrura sartzeko.
Delituaren berri izan zutenean, Laudioko Ertzain-etxetik ikerketa hasi zuten Amurrioko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Egindako ikerketaren ondorioz, lapurreta hori egin zuten ustezko bi pertsonen identitatea jakin ahal izan zuten.
Joan den igande goizean, biak Amurrion aurkitu eta atxilotu zituzten egitate horiengatik, eta, gainera, biek Bilboko Instrukzio Epaitegi batek aurkitzeko, atxilotzeko eta egoitza judizialean aurkezteko emandako agindu bana zituzten indarrean.
Bi atxilotuak 22 eta 25 urteko magrebtarrak dira eta polizia aurrekariak dituzte, batez ere jabetzaren aurkako delituengatik, eta atzo, asteartea, jarri zituzten Agintaritza Judizialaren eskuetan.
Ertzaintzak biak ikertzen jarraitzen du, inguruko saltoki eta etxebizitzetan egindako beste lapurreta batzuekin zerikusia dutelakoan.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…