Ertzaintzak aitorpena adierazteko beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Beasainen, José Luis González Villanueva eta Iñaki Mendiluze Etxeberria ertzainen omenez, atentatuaren egunetik 30 urte igaro direnean. Omenaldian Josu Bujanda Ertzaintzaren burua izan da bertaratu diren senitartekoei lagunduz, Herritarren Babeserako Ataleko buruarekin eta beste agintari batzuekin eta lankide ertzainekin batera.
Ekitaldia ETA talde terroristak hildako ertzainen oroimenez Beasaingo Ertzain-etxearen kanpoaldean jarritako monolitoan egin da, eta bertan lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte.
Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute bi ertzainen oroimenez.
Iñaki Mendiluze Etxeberria eta José Luis González Villanueva 1995eko abenduaren 10ean hil zituzten Itsasondon, bertako baserri baten inguruan atzetik hainbat tiro jaso ondoren.
15 agente hil zituen ETAk
Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:
1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
3. Juan José Pacheco Cano (1988).
4. Luis Hortelano García (1989).
5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
7. José Luis González Villanueva (1995).
8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
10. José María Aguirre Larraona (1997).
11. Jorge Díez Elorza (2000).
12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
13. Iñaki Totorika Vega (2001).
14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…