Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Astigarragan, agintaritzako agenteen aurkako atentatuagatik, lau ertzaini eraso egin eta lesionatu ondoren. Atxilotua modu arriskutsuan gidatzen aritu zen, eta polizia-ibilgailu batekin talka egin zuen.
Atzo, asteazkena, gaueko bederatzi eta erdiak aldera, zenbait herritarrek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu zuten, Astigarragako hirigunetik auto bat modu arriskutsuan zirkulatzen ari zela jakinarazteko.
Bertaratu zen patruilak ibilgailua tronpoak egiten aurkitu zuen Tranbia Ibilbidea kalean, eta gidariari gelditzeko agindua eman zioten arren, Bidebitarte industrialderantz ihes egin zuen.
Polizia-ibilgailuarekin bidea itxi zioten industrialde horretan, errepideko gainerako erabiltzaileak babesteko, eta, azkenean, susmagarriak patruilaren autoaren aurka talka egin zuen.
Polizia-baliabide gehiago iritsi ziren patruilari laguntzera, eta gidariak jarrera oldarkorra, mehatxagarria eta iraingarria izan zuen. Esku hartu zuten agenteei eraso egin zien, haietako bati ukabilkada eman ostean, agintaritza-agenteen aurkako atentatuagatik atxilotu nahi izan zutenean.
Lau ertzainek arreta medikoa jaso eta baja hartu zuten —atxilotuak talka egin zuen ibilgailuan zihoazen bi agenteak horien artean—.
Espainiako nazionalitateko 42 urteko gizonak positibo eman zuen droga-proban, eta, ondorioz, trafikoaren segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita ikertu gisa ere ireki zaizkio eginbideak.
Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu, eta hurrengo egunetan epailearen aurrera joan beharko du.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…