Ertzaintzako agenteek bi gizon eta bi emakume atxilotu dituzte aste honetan drogen aurkako bi operatibotan. Substantzia estupefazienteen trafiko-delitua leporatzen zaie. Atxilotuek bi narkopisu zituzten, Iralabarri auzoan, eta bertan kokaina, heroina, speed eta marihuana konfiskatu dizkiete.
Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak urrian abiatu zuen ikerketa, bi etxeren inguruan bizilagunek egindako kexen ondorioz. Izatez, etxebizitza horietan delinkuentzia-munduarekin lotura zuten pertsonen joan-etorriak areagotu zirela hauteman zuten bizilagunek.
Egindako ikerketei esker, jakin zen etxebizitza horietan droga saltzen zela. Hartara, asteartean 43 eta 34 urteko bikote bat atxilotu zuten droga-trafikoko delitu bana egotzita. Haien etxebizitzan egindako miaketan, 100 gramo kokaina, 120 gramo anfetamina-sulfato, speed, 100 gramo heroina eta banatzeko prestatutako 400 gramo marihuana konfiskatu zizkieten. Gainera, munizioa zuen errebolber bat, taser bat, doitasun-balantzak eta 15.000 € eskudirutan aurkitu zituzten.
Hurrengo egunean, asteazkenean, agenteek 53 eta 54 urteko bigarren bikote bat ere atxilotu zuten droga-trafikoagatik, gertuko etxebizitza batean. Oraingoan, 60 kokaina dosi eta marihuana-kukuluak zituen pakete bat konfiskatu zituzten.
Atxilotutako pertsona guztiak espainiarrak dira eta polizia-aurrekariak dituzte. Gaur jarriko dituzte epailearen esku.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…