Abenduaren 14tik aurrera auzoetan feriak ospatzen ari dira jardueraz beteriko programa ezberdinekin
Donostiako Santo Tomas feriak beste urtebetez egitarau zabala izango du, hain zuzen ere, txistorra, lehiaketak eta jarduerak uztartuko dituen egitaraua, donostiarrek asko maitatzen duten jaietako bat ospatzeko. Hortaz, azokara hurbiltzen diren pertsona guztiek, hainbat elkartek eta erakundek antolatutako txistorra salmenta-postuez gain, gustu eta adin guztietarako jarduerez gozatu ahal izango dute, familian, lagunekin edo bikotean azoka egun eder bat pasatzeko.
Aurten azokak protagonista berezia izando du, Duroc arrazako Poxpolin txerria. Aske hezia izan den txerri honek azokaren egunean 370 eta 380 kilo arteko pisua izango du. Ohi bezala, Konstituzio plazan kokatuko da, eta beraz, azokan gehien bisitatuko den lekuetako bat izango da. Horrez gain, azokak txistorra, artisau, kontserbak, eztia, enbutidoak, gozoak, fruta, barazkiak eta beste hainbat gai saltzeko 163 postu izango ditu.
Postu hauek Erdialde eta Parte Zaharreko zortzi lekutan egongo dira kokatuta, eta bertan ere, 2025erako antolatu diren hainbat lehiaketa egingo dira. Hortaz, Donostia Kultura Festak-ek, hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean, San Tomas egunean sei lehiaketa antolatu ditu: Txistorra Gastronomian lehiaketa gastronomikoa, lur gaien lehiaketa erakusketa, Donostialdeko ezti lehiaketa, txorimaloen erakusketa lehiaketa, Euskal Herriko XIX Txistorra Lehiaketa eta baserritar jantzien lehiaketa.
Santo Tomas familian ospatzeko eguna izaten da. Hori dela-eta, Donostia Kultura Festakek hainbat haur-, kirol- eta kultur-jarduerak antolatu ditu donostiar guztiei heltzeko.
Horrenbestez, aurten ere eskulan tailerrak egongo dira, besteak beste kandelak egiteko tailerra, etxeko txikienei Poxpolin txerria margotzeko eta bere etxetxoan sartzeko margo tailerra, edo euskal mitologian oinarritutako jolasak. Eta familian ere ikusi ahal izango dira Okendo plazan beste urtebetez jarriko den animalien erakusketa.
Kirolzaleentzat emakumezkoen esku-pilota txapelketa eta emakumezkoen aizkolarien urrezko kopa egingo dira Trinitate plazan. Bertsolariak gustuko dutenentzat, Trinitate plazan, behin aizkolariak amaituta bertsoak entzuteko aukera izango dute. Eta folklorea gustuko dutenentzat, Erdialde eta Parte Zaharrean trikitilariak eta txarangak izango dituzte, eta muxikoak eta erromeria Boulevardeko kioskoan.
Auzoek egitarau zabala izango dute abenduaren 21ean ere, izan ere, hainbat elkarteren eskutik azokak antolatu dira Amara Berri, Amara Zaharra, Txominenea, Antiguo, Aiete, Loiola eta Gros auzoetan. Eta Santo Tomas feriari hasiera emango zaio aurreko astean, abenduaren 14 eta 20 bitartean Ibaeta, Intxaurrondo, Morlans eta Altza auzoetan.
Donostiako Udalak lanean jarraitzen du jai garbiagoak eta jasangarriagoak sustatzeko, eta ondorioz, 45.000 edalontzi berrerabilgarri izango ditu, baita txistorra eta talo postuetako olioa jasotzeko bidoiak eta edukiontzi-zerbitzu indartua ere.
Gainera, guztira 119 komun kimiko instalatuko dira jai-jarduerak dauden tokietan..
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea eta labanaz mehatxu egitea…
Ertzaintzako agenteek, Bermeoko Udaltzaingo laguntzarekin, bi gizon atxilotu zituzten atzo herri horretan, arma zuriz egindako…
Kalean da 2026ko lehen sei hilabetekoari dagokion Modelo Aretoko programazioa. Ohi bezala, antzerkia, musika, dantza…
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren…
Hondarribiko erraldoiek jauzi egin dute kaleetatik ipuinen mundura. Erraldoi bizi-biziak izeneko haur-liburua aurkeztu du Hondarribiko…
Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea…