Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren aitortza ekitaldia egin du gaur Gasteizeko Europa Jauregian. Bertan erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak aitortu dira. Hizkuntza Politikako sailburuordea, Aitor Aldasoro, izan da ekitaldiaren buru eta bertan izan dira, baita Eusko Legebiltzarreko Presidentea, Bakartxo Tejeria; Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, Nerea Melgosa; Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, Sonia Rodriguez, eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, Joseba Lozano, beste erakundeetako hainbat ordezkarien artean.
Aurtengoa ekitaldia hirugarrena izan da 2023ko ekainean erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duen dekretua onartu zenetik. Dekretu berri horrek “Bikain” kalitate ziurtagiriak arautzen zituen dekretua ordezkatu zuen eta ondorioz, Bikain ziurtagiriez gain, beste bereizgarri eta aitortza batzuk ere banatzen dira, hala nola, Harrobi diplomak. Helburua euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortza egitea da euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez.
Bere hitzartzean, Hizkuntza Politika sailburuordeak, Aitor Aldasorok, erakunde publiko zein pribatuen konpromisoa eta lana azpimarratu ditu euskararen normalizazioan: “Garbi dugu euskara gure bizitzako arlo guztietara zabaltzea dela gure helburua. Bide horretan, lan-eremuan euskararen erabilera handitzea lehentasunezkoa eta estrategikoa izango da eta LANERA proiektuaren bidez zein Bikain eta Harrobi ziurtagiri hauen bidez, bide horretan aurrerapausoak ematen jarraituko dugu”.
Aitortza
Aurten guztira 75 entitate publiko eta pribatuk jaso dute ziurtagiria. Iaz 44 izan ziren.
Harrobi ziurtagiria (29, iaz 7):
| – Talleres Asca, S.L. – AMANE ARROPA DENDA – KOLORE GUZTIAK KULTURARTEKO ELKARTEA – Mitxelena Kooperatiba Elkartea – KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa / KONFEKOOP – Confederación de Cooperativas de Euskadi – OTXE OARSOALDEA TXIRRINDULARI KIROL KLUBA – COLEGIO SAN IGNACIO DE LOYOLA IKASTETXEA – ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA – DORLAZKA – Club Arabatxo – C.N. JUDIZMENDI I.K. – IDITEK CONSULTORES, S.L. – Mutualia (Araba) – ORONOZ CONSULTING SL – SANTA MARÍA IKASTETXEA | – BIZKAIKO EUSKAL JOKO ETA KIROLEN FEDERAKUNDEA / FEDERACION VIZCAINA DE JUEGOS Y DEPORTES VASCOS – C.D.TENIS ELEXALDE MENDIAN – SEIN Lanabesak, Zerbitzuak, Emaitzak, S.L. – Real Club de Tenis San Sebastian – PEDAGÓGICA SAN PRUDENCIO, S.C. – AGALEUS – TECNUN Universidad de Navarra – Ambulancias Gipuzkoako zerbitzu orokorrak – Bizkaiko Hipika Federazioa – Jovi Automatismos S.L. – Itxaslehor Turismo aholkularitza eta kudeaketa – I+med egoitza nagusia – COLEGIO URKIDE IKASTETXEA SCOOP – Nuevas Técnicas Profesionales, S.L. |
Oinarrizko Bikain ziurtagiria (9, iaz 5)
Erdi-mailako Bikain ziurtagiria (11, iaz 7):
| – KASTORE GEST S.L – GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA SL – Bilboko Ingeniaritza eskola – Farmazia Fakultatea – Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza (EHU) – Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Sarriko (EHU) | – Letren Fakultatea (EHU) – Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (EHU) – ASOCIACION SOCIOEDUCATIVA KIRIBIL SAREA – BBK FUNDACION BANCARIA – SUSPERGINTZA |
Goi mailako Bikain ziurtagiria (26, iaz 25):
| – ARTXANDAPE IKASTOLA – EL CARMELO IKASTETXEA – SORKUNTZAREN LURRALDEA SORLAND SL – NOAUA! KULTUR ELKARTEA – EAJ-PNV GIPUZKO BURU BATZARRA – LABAYRU FUNDAZIOA-FUNDACION LABAYRU – LEARTIBAI FUNDAZIOA – ASOCI DEPORTIVA-CULTURAL TXIMELETA – MATZ-ERREKA – IKERLAN S. COOP. – ARTEMAN KOMUNIKAZIOA KOOP. ELK. | – BATZ SCOOP – EH KOM KOOP S – FAGOR S. COOP – Izarraitz LHII (Azkoitia) – Muxikako Udala – Getariako Udala – Zegamako Udala – Zaldibiako Udala – Ondarroako Udala – Errezilgo Udala – Villabonako Udala – Zeanuriko Udala – Oiartzungo Udala – Lizartzako Udala – Antzuolako Udala |
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea eta labanaz mehatxu egitea…
Ertzaintzako agenteek, Bermeoko Udaltzaingo laguntzarekin, bi gizon atxilotu zituzten atzo herri horretan, arma zuriz egindako…
Kalean da 2026ko lehen sei hilabetekoari dagokion Modelo Aretoko programazioa. Ohi bezala, antzerkia, musika, dantza…
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren…
Hondarribiko erraldoiek jauzi egin dute kaleetatik ipuinen mundura. Erraldoi bizi-biziak izeneko haur-liburua aurkeztu du Hondarribiko…
Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea…