Categorías: albisteak-berriak

Gasteizen indarkeriaz lapurreta egin zuen gazte bat atxilotu dute

Ertzaintzak abenduaren erdialdera Gasteizen indarkeria erabiliz egindako lapurreta bat argitu du. Lapurretaren egilea, halako egitateengatik aurrekariak dituen gaztea, kalean atzetik hurbildu zitzaion biktimari eta, lurrera bota ondoren, telefono mugikorra kendu zion.

2025eko abenduaren 14ko arratsaldean Gasteizko Ertzain-etxera joan zen espainiar nazionalitateko 48 urteko bertako hiritar bat goizean, Txagorritxu auzoan oinez zihoanean, indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotela salatzeko.

Salatzaileak adierazi zuenez, 07:30 aldera, gazte bat atzetik hurbildu zitzaion eta lepotik gogor heldu zion, eta biak lurrera erori ziren. Lapurrak telefono mugikorra kendu eta alde egin zuen.

Lapurreta gertatu eta ordu batzuetara, eta salaketa jarri aurretik, Ertzaintzak kaleko banku batean etzanda zegoen magrebtar jatorriko 22 urteko gizon bat, bizileku ezagunik gabea eta lapurretagatik aurrekariak dituena, identifikatu zuen. Ertzainek miatu egin zuten, eta telefono mugikor bat kendu zioten legez kanpoko jatorria izan zezakeelakoan.

Agenteek atzemandako telefonoa salatzaileari erakutsi zioten, eta lapurtu zioten telefonoa zen.

Ertzaintzak atzo, osteguna, goizean, aurkitu zuten ustezko lapurra, eta indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuen. Atxilotuak polizia-egoitzan jarraitzen du, agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea eta labanaz mehatxu egitea…

6 horas hace

Bi lagun atxilotu dituzte Bermeon, arma zuriz egindako lesio eta mehatxuengatik

Ertzaintzako agenteek, Bermeoko Udaltzaingo laguntzarekin, bi gizon atxilotu zituzten atzo herri horretan, arma zuriz egindako…

9 horas hace

Zarauzko Modelo Aretoko programazioa kalean da

Kalean da 2026ko lehen sei hilabetekoari dagokion Modelo Aretoko programazioa. Ohi bezala, antzerkia, musika, dantza…

1 día hace

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren XVIII. edizioa deitu du Zarauzko Udalak

Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren…

1 día hace

Hondarribiko erraldoiak ardatz dituen Erraldoi bizi-biziak haur-liburua aurkeztu du Udalak

Hondarribiko erraldoiek jauzi egin dute kaleetatik ipuinen mundura. Erraldoi bizi-biziak izeneko haur-liburua aurkeztu du Hondarribiko…

1 día hace

Hondarribiko Udalak hiru ibilgailu hibrido berri jarri ditu martxan udal zerbitzuak indartzeko

Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea…

1 día hace