Ertzaintzako agenteek 37 urteko gizon bat eta 20 urteko emakume bat atxilotu zituzten atzo, igandea, gaueko azken orduan, Portugaleteko merkataritza-establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egin ostean.
Atzo gaueko hamaikak eta laurden inguruan, Ertzaintzari jakinarazi zioten lapurreta bat egin zutela Portugaleteko saltoki batean. Antza denez, bi pertsona sartu ziren denda horretara, beirate bat hautsita. Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako patruila bat berehala hurbildu zen lekura, erakusleihoak hainbat kalte zituela eta lapurretaren egileak une batzuk lehenago ihes egin zutela egiaztatuz.
Ertzainek inguruak miatu zituzten, eta, handik gutxira, gizon bat eta emakume bat aurkitu zituzten, lokalean lapurreta egin zuten pertsonen ezaugarriak betetzen zituztenak. Susmagarriei hainbat kopurutako txanponak atzeman zizkieten, ustez establezimenduko kutxa erregistratzailetik lapurtutakoak.
Egoera horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, identifikatutako pertsonak, biak espainiarrak, atxilotu zituzten, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Jarraian, ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideak egiteko, epailearen esku utzi aurretik.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…