Categorías: albisteak-berriak

Azaroan Gasteizen adineko emakume bati lapurreta egin zion bigarren gizona atxilotu dute

Abenduaren erdialdean beste lapurra atxilotzea eragin zuen ikerketarekin jarraituz, Ertzaintzak bigarren gizon bat, 32 urtekoa, atxilotu zuen atzo, azaroan adineko emakume bati indarkeriaz tira eginda, eta lepoan zauriak eginez, bi kate lapurtzen parte hartzeagatik.

Azaroaren hasieran, Ertzaintzak jakin zuen espainiar nazionalitateko emakume edadetu bati lapurreta egin ziotela Gasteizko Pilar auzoan. Emakumeari bi gizon hurbildu zitzaizkion, eta, indarrez tira eginda, lepoan zeramatzan bi kate kendu eta ihes egin zuten. Erabilitako indarkeriaren ondorioz, emakumeari zauriak egin zizkioten lepoan.

Abian jarritako ikerketaren ondorioz, abenduaren erdialdera identifikatu eta atxilotu zuten lapurretako bat, aurrekari ugari zituen magrebtar jatorriko 25 urteko gazte bat.  Ikerketarekin jarraitu ondoren, handik egun batzuetara identifikatu ahal izan zuten beste lapurra, magrebtar jatorriko 32 urteko gizona, eta atzo, osteguna, aurkitu eta atxilotu zuten Arabako hiriburuan, indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion izapideak egiteko, eta datozen orduotan jarriko dute epailearen eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

7 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

7 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

7 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

10 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

10 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

10 horas hace