Categorías: albisteak-berriak

Bilboko aratusteetako irudia izateko aukera duten finalistak

Aratusteei hasiera emateko egunak kontatzen ditu Bilbok. Aurten, otsailaren 12tik 17ra bitartean izango da ospakizuna, eta hitzordua are gertuago senti dezatela, Uriak herritarrak gonbidatu ditu horren kartel iragarlearen aukeraketan parte hartzera.

Udalak Kartel Lehiaketako sei diseinu finalisten berri eman du gaur goizean; jaietako ekitaldia iragarriko duen irudia izateko lehian daudenak, hain zuzen ere.

Urtarrilaren 12tik 18ra bitartean, herritarrek euren proposamenik gogokoena bozkatu ahal izango dute, bai bertatik bertara Abandoko Udaltegian (Barrainkua kalea, 5), bai online, Udalaren webgunearen bidez, www.bilbao.eus-en. Gainera, berrikuntza gisa, aurten herritarren bozketaren pisua (telematikoa eta aurrez aurre) handiagoa izango da (%35 kasu bakoitzean) epaimahaiaren botoarena baino (%30).

6 kartel finalistak honako hauek dira:

1. BILBAO SE DISFRAZA

2. LA SARDINA GONDOLERA

3. EL CARNAVAL CAMINA HACÍA BILBAO

4. BILBAO COLORIDO

5. DENA PREST! – ¡TODO LISTO!

6. ARATUSTE DANTZARIAK

Hala erabaki du epaimahaiak. Hauek dira kideak: Itziar Urtasun Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Berdintasun eta Jaietako zinegotzia, Asier Abaunza eta Esteban Goti zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkariaAlicia Fernandez Rekalde Aretoaren zuzendaria, Julia Dieguez Deusto Bizirik Elkartearen presidentea, Roberto Forcen kazetaria eta Alex Hernandez antzerki sortzailea. Era berean, epaimahaiak Adimen Artifizialaren erabileraren aholkularitza izan du, Borka Sanz, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen doktore arduraduna.

Obra finalisten hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu bai kartela egiteko orduan erakutsitako kalitate teknikoa bai gaien barietatea. Kartel horiek 91 lanen artean hautatu dituzte. Jatorriari dagokionez, 14 Bilbokoak dira, 28 Euskadikoak, 41 Estatukoak eta 8 beste herrialdetakoak.

BOTOA EMATEKO EPEAK ETA SISTEMA

Herritarrek kartel irabazlea hautatzen parte hartu ahal izango dute. Botoa urtarrilaren 12tik 18ra eman ahal izango dute herritarrek, bi modutan:

  • Bertatik bertara, Abandoko udaltegira (Barrainkua kalea, 5) joanda. Udaltegian, izan ere, kartel finalistak erakusgai egongo dira, harik eta hautaketa amaitu arte. Parte hartzeko ordutegia, berriz, hau izango da: astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era.
  • Online, Bilboko Udalaren webgunearen bidez .

Botoa emateko, nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko da, hala nola NANa, gidatzeko baimena edo antzekoren bat.

Epaimahaiak ere egingo du bozketa. Hiru bozketak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela hautatuko da. Aurten, herri-bozketak bere pisua handituko du eta azken erabakiaren %70 izango da, online emandako botoak (%35) eta aurrez aurrekoak (%35) batuta.

Obra irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko du, eta urtarrilaren 21ean aurkeztuko da obra prentsaurreko batean, Bilboko Udaletxean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

8 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

8 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

8 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

11 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

11 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

11 horas hace