Bilboko Udalak gaur, osteguna, urtarrilak 8, udal dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du interesa duten erakundeentzat. 2026ko ekitaldi honetako dirulaguntzak 3.775.779 eurokoak izango dira guztira, eta otsailaren 20ra arte eska daitezke, www.bilbao.eus webgunearen bidez edo Herritarrei Arreta Emateko Udal Bulegoetako erregistroetara joanda.
Programa hau osagarri garrantzitsua da Udaleko sailek irabazi asmorik gabeko entitateen bitartez abiarazten dituzten jardueretarako. Ekitaldi honetan, dirulaguntzak 11 arlotan banatuko dira, eta garapenerako lankidetzakoak izango du aurrekontu-zenbateko handiena, 2.648.779 euro.
Hauek dira dirulaguntza-lerroak:
Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte gizarteari onura dakarzkioten proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, proiektuok Udalaren jardueraren osagarri badira, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri direnean: Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapen Jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetza.
Erakunde interesdunek bi modutara aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak: web-inprimakiaren bidez, eskatzen diren datuak betez (www.bilbao.eus), eta Erregistroaren bidez, eskatzen diren dokumentuak aurkeztuz. Izapideak erraztu eta zalantzak argitze aldera, kontsultak egiteko telefonoa jarri da: 944.010.010 / 010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera.
Gainera, udalaren webgunean tutorial-gida bat dago, pdf formatu interaktiboan, eskabideak errazago izapidetzeko. Web-orriaren bidez, eskabideak aurkeztu ez ezik, dirulaguntzen izapidetze-egoera ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez, entitate interesdunek 2026ko edo lehenagoko eskariak (2007tik aurrerakoak, 2007koak barne) zertan diren kontsultatu ahal izango dute.
Erakundeek zuzenean begiratu dezakete web orrian zein deialditara aurkez daitezkeen, betiere zer-nolako ezaugarriak dituzten kontuan hartuta. Inprimakiak errazago betetzeko, eta oinarriak eta beste agiri batzuk ulertzen laguntzeko, agirietako batzuk irakurketa errazeko formatuan eskuratu ahalko dira.
UDALAREN 2026KO DIRULAGUNTZEN BANAKAPENA
2026ko deialdirako, guztira,3.775.779 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetara, 11 arlotan eta 24 jarduketa-ildotan banatuta:
Garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetza:
2.648.779 euro, honela banatuta:
Kultura
Guztira 142.200 euroko dirulaguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.
Hezkuntza
285.000 euro bideratuko dira, honela banatuta:
Euskara
Euskararen erabilerarako dirulaguntzak 260.000 eurokoak izango dira, kontzeptu hauetan banatuta:
Jaiak
95.000 euro, dena auzoetako jaietarako.
Immigrazioa
45.000 euro, honela banatuta:
Gazteria
Dirulaguntza osoa 35.000 eurokoa izango da, honela banatuta:
Ingurumena
Dirulaguntza osoa 50.000 eurokoa izango da, honela banatuta:
Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzea
Guztira 96.000 euro bideratuko dira, honela banatuta:
Partaidetza eta barrutiak
26.800 euro bideratuko dira guztira auzo-elkarteen garapenean laguntzeko, bai eta herritarren parte-hartzea sustatzeko ere.
Osasuna eta kontsumoa
92.000 euro, osasuna sustatzeko programak laguntzeko.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…