Martxan da da 2026rako TAO egoiliar-txartela berritzeko kanpaina. Pasa den urtean bezala, herritarrei izapideak errazteko helburuarekin, egoiliar-txartelek balio iraunkorra dute. Horrenbestez, baldintzak betetzen jarraitzen den bitartean, txartelak automatikoki berrituko dira, eta ez da beharrezkoa izango ibilgailutik kentzea.
TAO tasa helbideratuta duten egoiliar-txartelen titularrei txartela automatikoki berrituko zaie, dagokion zenbatekoa kontuan kargatu ondoren. Kargua urtarrilaren 30ean egingo da. Ordainketa helbideratuta ez dutenek ordainagiria jasoko dute etxean, eta ordainketa gutunean adierazitako banku-erakundeetan egin beharko dute. Ordainketa egin ondoren, txartela automatikoki berrituko da.
Halaber, 2026ko urtarrilaren 25era arte aukera izango da TAO tasaren ordainketa helbideratzeko, horrela joan-etorriak saihestu eta berritzea modu erraz eta automatikoan egiteko.
Enpresako autoak edo leasing/renting bidezko ibilgailuak erabiltzen dituzten erroldatutako pertsonek, urtarrilaren 25era arte, ibilgailua erabiltzeko eskubidea justifikatu beharko dute honako agiri hauetakoren baten bidez:
Egoeran aldaketaren bat badago (ibilgailua, etxebizitza, baldintzak…) edo 2026rako txartela berritu nahi ez bada, urtarrilaren 23a baino lehen Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da, honako bide hauetako baten bidez:
Udalak gogorarazi nahi du egoiliar-txartelaren titularra izango dela haren erabileraren erantzule, eta ordainketa egin gabe edo indarrean dagoen mugikortasun-ordenantza bete gabe erabiltzea zigortua izango dela. Era berean, egoera-aldaketak gehienez zazpi eguneko epean jakinarazi beharko dira, dagokion izapidea egiteko.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…