Categorías: albisteak-berriak

Ospitalean egin da Erizaintza Kirurgikoko EAEko 1. Jardunaldia, AEEQ elkarteak antolatuta – OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Urtarrilaren 23an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin zen Erizaintza Kirurgikoko EAEko 1. Jardunaldia, Espainiako Erizaintza Kirurgikoko Elkarteak (AEEQ) antolatuta. Hitzordu horretan bildu ziren askotariko erakundetako profesionalek esperientziak partekatu zituzten eta gai hauek jorratu zituzten ebakuntza inguruko aldiari dagokionez: berrikuntza, segurtasuna eta humanizazioa.

Eguneratzeko eta prestakuntza praktikoa emateko guneak —eztabaida-mahaiak eta tailerrak— uztartu dira programan, eta, besteak beste, gai hauek izan dituzte hizpide: ebakuntza inguruko berrikuntza teknologikoa, rol profesional berriak eta pertsona ardatz duen arreta.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerenteak inaugurazio-ekitaldian hartu du parte, eta nabarmendu du erizaintza kirurgikoak duen funtsezko eginkizuna:

“Erizaintza kirurgikoak era paregabean uztartzen ditu zientzia, ebidentzia eta zaintza. Arlo horretako lana —zehatza, koordinatua eta erabat gizatiarra— balio erantsi eztabaidaezina da gure erakundeentzat nahiz gizartearentzat”.

Topaketaren amaieran, posterrak aurkeztu dira eta lan onena aintzatetsi da; hala, berretsi da lanbideak ikerketarekin eta zaintzen etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa.

Lehen jardunaldi hau mugarri izan da EAEko erizaintza kirurgikorako; izan ere, espazio propioa finkatu dute profesionalen arteko trukea eta eguneratze zientifikoa bultzatzeko. Halaber, nabarmendu da aipatutako kolektiboak duen funtsezko eginkizuna pazientearen segurtasunari, berrikuntzari eta konplexutasun handiko arretari dagokienez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira Gizon bat atxilotu…

15 horas hace

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak Irunen agertutako gorpu bat…

15 horas hace

Donostiako Udalak Bretxako plaza berriari eguzki-lore forma eman dio donostiarren topaleku izan dadin

Hiriko leku berri hau Javier Zubiria arkitekto donostiarrak proiektatu du eta inguruko agenteekin lanean ari…

18 horas hace

Donostian lehen aldiz egingo da Espainiako Zuhaitz-Igotze Txapelketa

Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango da Cristina Enea parkean Lehen aldiz, Donostian ospatuko da Zuhaitzak…

18 horas hace

Aldatzen doan lana: erronak psikosozial berriak

Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) -Laneko Segurtasun…

18 horas hace

Inhabilitación y prisión para un ertzaina por sustraer 40 euros de una multa de tráfico

La justicia vasca ha confirmado la pena de dos años de cárcel y tres de…

18 horas hace