Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Ateak Ireki programaren laugarren edizioak berrikuntza garrantzitsuak izango ditu, aurten, Eusko Jaurlaritzaren «Gaztemundu» programarekin elkarlanean arituko da, euskal diasporan duen eragina «Gaztemunduri Ateak Ireki» izenarekin zabaltzeko.
Oraingo honetan, Ipar Amerikako gazteez gain, Australia, Argentina eta Uruguaitik etorritako euskal jatorriko gazteak ere bilduko dira, Euskal Etxeetako Federazioen (FEVA Argentinan, FIVU Uruguain, NABO Estatu Batuetan eta Euskal Australiar Elkartea) lankidetza estuarekin.
Programa honen helburua Euskadiren eta diasporaren artean zubi iraunkorrak sortzea da, belaunaldi berrien lotura kulturala, linguistikoa eta gizatiarra indartuz. Hori dela eta, 2026ko udan jatorri berriak sartuko dira eta, lehen aldiz, Bizkaiko familiak izango dira anfitrioiak. Urrats garrantzitsua da, parte-hartzaile askok bizkaitar sustraiak baitituzte.
Antolatzaileek dei egiten diete Busturialdea-Urdaibai inguruko familiei hiru astez gazte horietako bat hartzeko. Baldintza gisa, eskatzen da euskara etxeko ohiko hizkuntza izatea, kideetako bat gutxienez nerabea izatea eta kulturarteko esperientzia hori partekatzeko prest egotea.
Informazio guztia eta izena emateko formularioa www.ateakireki.eus webgunean daude eskuragarri.
Ateak Ireki
Aldi berean, ‘Ateak Ireki’ Batzen Kultur Elkarteak antolatzen du, eta AEBko eta Kanadako euskal diasporako gazteentzat da.
Eusko Jaurlaritzak programa hori babestu du sortu zenetik, eta, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Goieki agentziaren, Goierriko udalen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du.
Ateak Irekik uda-sasoiko hiru astetako esperientzia eskaini du. Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) familiek euskal diasporako 102 gazte hartu dituzte, Ipar Amerikako bi herrialde horietakoak, euskara ikasten eta euskal kultura ezagutzen murgiltzeko.
Bi programa horien helburua Euskadiren eta diasporaren artean zubi iraunkorrak sortzea izan da, belaunaldi berriek Euskadi ireki, global eta partekatu batekin duten lotura kultural, linguistiko eta gizatiarra indartuz.
Gaztemundu
‘Gaztemundu’ euskal diasporako gazteentzako programa bat da. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak (Eusko Jaurlaritza) antolatzen du, eta duela 30 urte sortu zen, 1996an. Harrezkero, euskal diasporako 800 gaztek baino gehiagok hartu dute parte egitasmoan.
Programak, urtero, euskal etxeetako 26 gazte hartu ditu batez beste. Gazte horiek bi prestakuntza-aste jaso dituzte eta Euskadiko txoko ikonikoak bisitatu dituzte. ‘Gaztemundu’ programaren edizio bakoitza gai baten ingurukoa izan da: kultur kudeaketa, gastronomia, dantza edo euskal musika-tresna tradizionalak.
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…