Categorías: albisteak-berriak

3.100 pertsona baino gehiago aurkeztu dira Ertzaintzaren 35. promozioaren EPEra

  • 2.010 gizon eta 1.178 emakume dira Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 150 agente-plaza lortzeko hautagaiak

Bilbao Exhibition Centerrek (BEC) Ertzaintzaren 35. promozioaren EPErako lehenengo hautaprobak hartu ditu. Hautaketa-prozesuak “Ertzaintzaren 2024-2028 Enplegu Plana” betetzen aurrera egiten lagunduko du, plan horren helburu nagusia izanik Ertzaintzan 8.000 lanpostu betetzea agente gaituekin, bai eta okupazio hori denboran mantentzea ere, zerbitzu publikoa etengabe hobetzeko.

Guztira, deitutako 3.707 pertsonetatik 3.188 aurkeztu dira lehenengo azterketara: 2.010 gizon ( % 63) eta 1.178 emakume ( % 37). Gehienak Bizkaikoak dira (1.995) ( % 62,6), ondoren datoz Gipuzkoakoak 622 ( % 19,5) eta Arabakoak 396 ( % 12,4). Gainerakoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eta Frantziako estatuan bizi dira. Adinari dagokionez, hautagaien % 74,1ek 18 eta 30 urte bitartean ditu, baina ehuneko handi bat dago, % 24,2, 31 eta 38 urte artekoa.

BECen egin diren hasierako probetara ohi baino jende gehiago aurkeztu da. Aurreko LEPetan, batez beste, inskribatutako pertsonen % 70 aurkezten ziren, eta kasuren batean % 76 ere bai. Gaur, izena eman duten pertsonen % 86 aurkeztu dira, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak leku eta azterketa gehiago prestatu behar izan ditu aurkeztu diren hautagai guztientzat. Azterketen babes katea une guztietan egon da bermatuta. Guzti horrek atzeratu egin du azterketaren hasiera, aurreikusitako ordua baino ordu ta laurden beranduago hasi baita. Aurkeztu diren hautagai guztiek egin ahal izan dute azterketa. Halaber, Segurtasun Sailak gertatutakoaren informazio guztia helarazi die Ertzaintzako sindikatu guztiei eta agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean gertatutakoa azaltzeko. Gainera, Segurtasun sailak barkamena eskatu nahi die gaur azterketara aurkeztu diren hautagaiei eta egoera konpondu bitartean izan duten pazientzia eta jarrera ona eskertu nahi die.

BECen egingo diren lehenengo azterketak dira test motako ezagutza-proba bat, test psikotekniko bat eta nortasun-test bat. Proba horiek gainditzen dituztenek bakarrik jarraituko dute hautaketa-prozesuan, eta prozesuak datozen hilabeteetan jarraituko du proba fisikoekin eta elkarrizketa pertsonalarekin.   Horrela, agenteek aurtengo irailean hasiko lukete prestakuntza Arkauten, eta 2027ko udaberrian hasiko lukete Ertzaintzako zerbitzua praktiketan.

Azaroaren amaieran deitutako EPE honek Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 150 agente plaza ditu, eta Euskal Poliziaren 6. promozio bateratuaren aurreko deialdian betetzen ez diren 473 plazetara zabaldu ahal izango dira.

Segurtasun Sailak, ohikoa den moduan, zaintza- eta segurtasun-dispositibo zorrotza aktibatu du proben konfidentzialtasuna, osotasuna eta trazabilitatea bermatzeko prestatzen direnetik zuzentzen direnera arte.

Gainera, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako 160 boluntariok parte hartuko dute azterketaren antolaketan, eta sarbideak kontrolatzeaz, izangaiei orientazioa emateaz eta proba behar bezala egiten dela zaintzeaz arduratuko dira.

Azterketa egiteko espazioa 15 eremutan banatu da, eta eremu bakoitza koadernotxoak banatzeaz, denborak kontrolatzeaz eta gero Arkauteko Akademiara eramango diren erantzun-orriak jasotzeaz eta paketatzeaz arduratuko den talde koordinatu batek artatuko du. Espazio horretara ezin da sartu telefono mugikorrik edo bestelako telekomunikazio-gailurik.

Gainera, erakundeak behar bereziak dituzten pertsonentzat, besteak beste, bularra ematen duten  amentzat edo dislexia duten pertsonentzat, egokitutako eremuak ere aurreikusi ditu, proba berdintasun-baldintzetan egingo dela bermatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

5 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

5 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

5 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

23 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

23 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

23 horas hace