Categorías: albisteak-berriak

Hendaia eta Pasaia arteko Euskotreneko trenak gaur egungoa ez den beste nasa batetik hasiko dira zirkulatzen datorren asteazkenetik aurrera

  • ETSk bultzatu du aldaketa, Topoaren zirkulazioaren noranzkoa gainerako trenbide-lineetara egokitzeko, eta hilaren 11n (asteazkena) hasiko da martxan, Hendaia eta Errenteria artean; hilaren 12an (osteguna), Galtzaraborda eta Pasaia gehituko dira, eta 2026an, neurria Amararaino luzatuko da

 

Hendaia eta Pasaia arteko Euskotreneko trenak gaur egungoa ez den beste nasa batetik hasiko dira zirkulatzen datorren astetik aurrera. Azpiegitura kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Euskal Trenbide Sareak (ETS), sustatu duen aldaketa horren helburua da Topoaren zirkulazioaren noranzkoa —gaur egun, eskuinetik doa, martxaren noranzkoan— gainerako trenbideetara egokitzea, trenek ezkerreko bidea erabiltzen baitute. Neurria otsailaren 11n, asteazkenean, ezarriko dute Hendaia eta Errenteria artean, eta hurrengo egunean, hilaren 12an, Galtzarabordara eta Pasaiara ere luzatuko da. 2026an zehar, aldaketa pixkanaka iritsiko da gainerako geltokietara Amararaino, Donostiako lur azpiko hiru geltoki berriak martxan jartzen diren unean.

Aldaketa hori indarrean sartzen denean, Hendaia-Pasaia zatiko erabiltzaileek —batez beste, 47.500 bidaiari izaten ditu lanegunetan— gaur egun ohiko joan-etorrietan erabiltzen duten nasaren kontrakotik sartu beharko dute trenera. Egokitzen laguntzeko, Euskotrenek eta ETSk geltokietako arreta indartuko dute, seinaleztapen espezifikoa instalatuko dute eta megafonia bidez abisuak emango dituzte zerbitzu osoan zehar aldaketa gogorarazteko. Halaber, trenek aldaketa teknikoak eta software espezifiko bat izango dituzte gidariei laguntzeko.

Nasaren aldaketa hori beharrezkoa da etorkizunean Hendaia-Zarautz tren-lotura egin ahal izateko, Donostiako trenbide-pasantea inauguratu ondoren. Izan ere, gaur egun, Frantziako mugaren eta Gipuzkoako hiriburuaren (Topoa) arteko trenak eskuinetik doaz, eta Euskotrenen gainerako sarean, Donostiatik Bilboraino, ezkerretik. Orain arte, Amara izan da noranzko aldaketa hori egiteko gunea (lineak hasi eta amaitzen diren puntua baita). Baina pasantea hurrengo hilabeteetan martxan jartzen denean, ez da halakorik izango; beraz, tren guztiek noranzko berean zirkulatu beharko dute, martxaren noranzkoaren ezkerretara. Aldaketa horrek bidaia-fluxua optimizatuko du, konexio-denbora murriztuko du eta erabiltzaileen esperientzia hobetuko du.

Ezker ala eskuin

Gaur egun, ez dago ez adostasunik ez irizpide unibertsalik trenbide-zirkulazioaren noranzko egokiena zein den zehazteko. Ezkerretik zirkulatzen da, adibidez, Frantzian, Espainian, Suitzan, Belgikan eta Italian. Aldiz, Holandan, Estatu Batuetan edo Alemanian eskuinetik doaz trenak. Lurrunezko trenaren garaian, tren-makinak ezkerretik gidatu nahi izan ziren, erregulagailu astuna eskuineko eskuarekin kudeatu ahal izateko, makinista eskuinen mesedetan. Hala ere, , eskuinetik zirkulatzeak sugilearen lana ere errazten zuen. Egungo trenek kabinaren erdian dute gidatzeko postua, bi aldeetatik ibili ahal izateko.

Euskotrenen eta ETSren euskal trenbide-sarean —200 kilometroko luzera izatera ere ez da iristen—, orain arte, ezkerretik zirkulatzen duten lineak egon dira, hala nola Bilbo eta Donostia lotzen dituena (E1), baita eskuinetik zirkulatzen duten beste batzuk ere, zehazki, Topoa (E2 Amara-Hendaia). Jatorriz, sare osoa ezkerretik zihoan, baita Bilbo eta Donostia artean ere, baina 1983an Euskadik jasandako uholde larriek seinaleztapen-sistema osoa suntsitu zuten Bizkaiko hiriburuaren eta Lemoako geltokiaren artean dagoen trenbide bikoitzeko zatian; Euskotrenek egoera hori baliatu zuen zati horretako ezkerreko zirkulazioaren noranzkoa aldatzeko. Etorkizuneko metroarekin konektatzeko asmoari erantzun zion erabakiak, baita tren-gidariek nasen gainean duten ikusteko ahalmena hobetzeko helburuari ere, une hartan eskuragarri zegoen material mugikor guztiek ezkerraldean baitzuten gidatzeko postua.

Datorren astetik aurrera, zirkulazioaren noranzkoa homogeneizatzeko prozesua abiatuko da sarearen gainerako zatian, ekialdean, mugarantz. Bi fasetan egingo da: lehenengoa muga eta Pasaia artean, otsailaren 11tik 12ra, eta bigarrena Donostiako lurpeko pasantea martxan jarritakoan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

7 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

10 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

16 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

16 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

16 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace