Euskal Trenbide Sarearen (ETS) kontratazio batzordeak 1,3 milioi eurotan atera ditu lizitaziora Topoaren lurpeko saihesbidearen obrek eragindako Loiola eta San Martin kaleen urbanizazio lanak, Artzain Onaren parean. Enpresa esleipendunak gehienez 8 hilabeteko epea izango du lanak osatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren mendeko erakunde publikoaren jarduketa eremua, Donostiaren bihotzean dagoen eta jadanik etorkizuneko Erdialdea-Kontxa geltokira sartzeko kanoietako bat ikusteko aukera ematen duen gunea da, Loiola kaleak eta San Martin kaleak Artzain Onaren plazarekin duten elkargunean. Esku hartuko den guztizko azalera 3.500 metro karratu ingurukoa izango da.
Urbanizazioaren berrikuntza nagusia da San Martin kalea hiru errei izatetik oinezkoentzat izatera igaroko dela Urbieta eta Hondarribia kaleen arteko tartean. Izan ere, obrek eragindako mozketara arte, ibilgailuen trafiko-bolumen handia zegoen Urumea ibairako norabidean –bide horietako bat autobusek baino ezin zuten erabili eta Loiola kalearekiko elkargunean zuen geltokia–. Tarteak bizikletentzako bidegorria izango du.
Topoaren sarbide-kanoia egongo den hiri-ingurunea hobetzeko espazio publikoa berrantolatzea helburu duen proiektuan ETSk eta hiriko Udalak parte hartu dute. Jarduketak memoriaren eta erabilera berrietara egokitzeko beharraren arteko oreka lortu nahi du, eta, amaitzeko, eragindako zerbitzuak berrezariko dira, hala nola saneamendu-, euri- eta hornidura-sareak, hiri-altzariak, argiak eta lorategiak.
Xabier Zubiri plazara sartzeko kanoiaren, Easo kalera igotzeko igogailuaren eta San Bartolome kaleko larrialdiko aireztapenaren lanak amaitu zirenetik, Donostiako erdialdean obren I. fasea hasi zenetik okupatutako azaleratik joan den udatik 3.700 metro karratu itzuli zaizkio pixkanaka hiriari.
26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…