Categorías: albisteak-berriak

26_0112 Gasteizen gizon bat oinezko bati lapurreta egiten saiatu da begietara piper-gasa botata

Ertzainek 31 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, igandea, gauean, Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotua kalean zebilen biktimari telefono mugikorra kentzen saiatu zen, gas narritagarrizko esprai bat erabiliz.

Lapurreta-saiakera gaueko hamaikak baino lehentxeago gertatu zen Gasteizko Santa Luzia auzoan. Kalean oinez zihoan gazte bati gizon bat hurbildu zitzaion eta Salburua auzora nondik joan zitekeen galdetu zion. Beharrezko jarraibideak emanez erantzun ondoren, oinezkoak bere bidean jarraitu zuen.

Handik pixka batera, gizona korrika hurbildu zitzaion atzetik, eta jakatik helduta telefono mugikorra emateko esan zion. Une horretan, biak elkarren aurka indarka hasi ziren, eta biktimak ustezko lapurrarengandik askatzea lortu zuen. Gizonak piper-gasaren espraia atera eta begietara bota zion. Ikusmena kaltetuta, inguruan zeuden pertsona batzuengana hurbildu ahal izan zen, eta, horren ondorioz, erasotzaileak handik ihes egin zuen.

Partikular batek lagundu zion biktimari eta Ertzaintzari deitu zion, eta herritarren babeseko hainbat patruila mobilizatu zituzten. Agente jarduleek egiaztatu zuten begiak gorrituta eta lausotuta zituela, eta anbulantzia bat eskatu zuten, beraz.

Beste polizia-dotazio batek inguruan aurkitu zuen gizonaren deskribapen fisikoarekin bat zetorren pertsona bat. Azkenean, indarkeriaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta atxilotu zuten, beharrezko frogaketak egin ondoren.

Zauritua, espainiar nazionalitateko 27 urteko gaztea, ospitalean artatu behar izan zuten.

Bestalde, magrebtar jatorriko 31 urteko atxilotua, batez ere jabetzaren aurkako delituengatik aurrekariak dituena, agintari judizialaren eskuetan jarri dute polizia-izapideak amaituta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

2 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

2 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

2 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

8 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

8 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

1 día hace