Ondarearen edo gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako iruzurren 126 salaketa erregistratu dira guztira urtarrilean, eta iazko hilabete berean 56 erregistratu ziren.
Ertzaintzak egiaztatu du nabarmen egin duela gora joan den urtarrilean salatutako iruzurren kopuruak, bereziki ondarearen eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituen esparruan, hau da, modalitate “presentzialean”.
2026ko urtarrilean guztira 126 salaketa erregistratu dira, 2025eko hilabete berean baino % 125 gehiago, hilabete horretan 56 jaso baitziren.
Orokorrean, horrelako iruzurrak gertatzen dira pertsona batek beste bat engainatzen duenean dirua eman diezaion, ordainketa bat egin dezan edo datu pertsonalak edo bankukoak eman ditzan, galera ekonomiko bat eraginez. Kasu horietan, biktimak egoera erreala dela pentsatuz jarduten du, berez iruzur bat denean.
Bildutako datuen arabera, modalitaterik ohikoenak izan dira:
Ertzaintzaren aholkuak
Egoera horren aurrean, Ertzaintzak beharrezkotzat jotzen du herritarrei gogoraraztea komeni dela prebentzio-neurriak hartzea horrelako delitu-ekintzen biktima izateko arriskua murrizten laguntzeko. Alde horretatik, gomendatzen da ez fidatzea:
Bestalde, salatutako zibererasoen kopuruan % 5,7ko beherakada erregistratu den arren, 2025eko urtarrilarekin alderatuta, kategoria horrek biltzen ditu delitu informatikoen salaketa gehienak, 1.921 kasu guztira.
Horrelako iruzurretan ez erortzeko, Ertzaintzak gomendatzen du:
Nolanahi ere, gogorarazten da garrantzitsua dela Ertzaintzari jakinaraztea edozein iruzur-saiakera edo jarduera susmagarri, ikerketa errazteko eta delitu berriei aurrea hartzeko.
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…