Categorías: albisteak-berriak

26_0157 Atxilotuak, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek etxebizitza batean lapurtzen harrapatu ondoren

Ertzaintzako agenteek 47, 26 eta 22 urteko hiru gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldeko lehen orduan Muskizen, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek etxebizitza batean lapurtzen harrapatu ondoren. Etxebizitza horretara sartzeko, finkako horma gainditu eta etxeko ate bat bortxatu zuten. Zonalde bereko bi etxebizitzatan egindako beste bi lapurretetan parte hartu ote duten ikertzen ari dira.

Atzo, ostirala, arratsaldeko hiru eta erdiak inguruan, zerbitzuz kanpo zegoen agente bat Muskizko etxebizitza batera hurbildu zen, barruan kolpe-hotsa sumatu ondoren. Une horretan jakinarazi zioten inguruko bizilagun batek hiru pertsona ikusi zituela lehentxeago kaputxarekin, kokatuta zegoen finkaren inguruko hormaren gainetik salto egiten.

Ertzain-etxeari egoeraren berri eman ondoren, ertzaina etxera sartu zen, eta hiru gizon aurkitu zituen. Ertzain gisa identifikatu zen, eta patruila bat iritsi arte atxikita edukitzea lortu zuen. Ertzainek ikusi ahal izan zutenez, etxebizitzara sartzeko ate bat bortxatuta zegoen, eta bertako hainbat gela armairu eta tiradera irekiekin nahasita zeuden.

Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, hiru identifikatuak atxilotu zituzten, guztiak espainiarrak, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Jarraian, ertzain-etxera eraman zituzten atxilotuak, beharrezko izapideak egiteko, epailearen esku utzi aurretik.

Aurreko egunean, beste bi lapurreta egin zituzten eremu berean, hainbat etxebizitzatan, eta ikerketa abiatu zuten, orain atxilotutakoak delitu-ekintza horietan inplikatuta dauden jakiteko

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

27 minutos hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

27 minutos hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

9 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

9 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

21 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

21 horas hace