80 ikaslek baino gehiagok jarriko diote soinu banda partiduaren aurrekoari asteazken honetan Anoetako Topagunean
Martxoaren 4an, Donostia ez da soilik futbolaren erritmora joango. Realak Kopako finalerako pasea izango du jokoan Athletic-en aurka, eta Anoeta inguruan sortuko den giroa aparta izango dela aurreikusten da. Kirola eta kultura uztartzeko asmoz, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak zaleen etorrera musika eta doinuen bidez lagunduko du.
Gaueko 20:00etatik aurrera, Anoetako estadioaren atean bertan, Topagunea espazioan, Eskolako Bandako 80 kide baino gehiagoren musikak indartuko du txuri-urdinen energia. Bandak partidua hasi aurreko beroketa lanak egingo ditu, emozioz beteriko gau bati hasiera emateko.
Eskolak donostiarren bizitza kulturalean aktiboki parte hartzeko eta tokiko erakundeekin harremanak estutzeko apustuarekin jarraitzen du. Ikasleentzat, aukera paregabea da hau; ingurune erreal batean, euren lana eta dedikazioa herritarrengana zuzenean iristen den bitartean.
Lan-ildo honetan, Zaleen berotasuna hurbiletik sentitzea eta Kopako finalerdi batean haien taldea animatzeko aukera izatea ikasgeletatik harago doan esperientzia ahaztezina izango da.
Asteazkenean gaueko 21:00etan hasiko da borroka zelaian, baina ordubete lehenago, Bandak giroaren lehen gola sartua izango du.
Aupa Reala!
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…