Gaurko Gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Amaia Barredo, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat egin duela Plentziako portuko amarralekuak antolatzeko, 2021eko esleipen-deialdiari buruzko epai judizialak ebatzi ondoren.
Otsailaren 18an, esleipena bertan behera uzteko ebazpena sinatu zen, auzitegiek emandako epaiak betez. Aldi berean, eta epai batzuetan bat ez datozen irizpideak daudenez, Eusko Jaurlaritzak betearazpen-intzidente bat aurkeztu du, epaitegiek berek argi eta garbi erabaki dezaten nola aplikatu behar diren epaiak eta zer prozedurari jarraitu behar zaion. Erabaki judizial irmo hori lortzen den bitartean, gaur egun amarralekuak okupatzen dituzten pertsonek aldi baterako eta ezeztatzeko moduan mantendu ahal izango dute haien erabilera. Neurri hori behin-behinekoa da eta ez du eskubide berririk sortzen, baina egonkortasuna bermatzen du prozesua berme juridiko guztiekin osatzen den bitartean.
Amaia Barredo sailburuak azpimarratu duenez, helburua da «epaiak zorroztasunez eta segurtasun juridikoz gauzatzea, gatazka berriak sor ditzaketen presazko erabakiak saihestuz. Zuhurtziaz, segurtasun juridikoz eta elkarrizketaz jarduten dugu, aisialdiko nabigazioari irtenbide egonkor eta zuzena emateko «.
20,7 milioi euro doako justizia-zerbitzua emateko baliabiderik ez duten pertsonei
Gobernu Kontseiluak 20,7 milioi euroko zuzkidura onartu du gaur, baliabiderik ez duten pertsonei doako justizia-zerbitzua emateko. Iaz baino 2,7 milioi gehiago dira.
Neurri honen helburua da pertsonen egoera ekonomikoak ez behartzea beren eskubideak auzitegietan defendatzeari uko egitera. Horrela, gobernu-programan jasotzen den justizia unibertsal eta irisgarria bultzatzeko konpromisoa betetzen da.
GAZ bulegoa (Gazte Ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) Donostian
Gaurko Gobernu Kontseiluan jorratu den beste ekimen bat Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren arteko sinadura izan da, Gipuzkoako hiriburuan GAZ (Gazte Ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) bulego bat irekitzeko, gazteei emantzipazio-prozesuetan laguntzeko erreferentziazko zerbitzu publikoa.
Kontadores Gazte Zentroan (Pasai San Pedro pasealekua, 13) kokatuko dira instalazio berriak, eta Bilbon, Gasteizen eta Barakaldon jada funtzionatzen dutenei gehituko zaizkie. Horietan guztietan arreta presentziala, pertsonalizatua, doakoa eta unibertsala eskaintzen da, GAZen online zerbitzua osatuz eta Gazteen Emantzipaziorako Euskal Sarea indartuz.
Eusko Jaurlaritzaren irizpidea, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legea aldatzeko
Gobernu Kontseiluak onartutako beste gai bat izan da Eusko Jaurlaritzak aldeko irizpidea eman diola EAJ eta PSE legebiltzar-taldeek Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legea aldatzeko egindako lege-proposamena kontuan hartzeari.
Proposamen honen xedea da presako neurriak hartzea, 2/2022 Legean aldaketak egitea, haurren eta gazteen aisialdiko jardueren araubide juridikoa hobetzeko, bai prozeduraren arloan, bai adingabeak babesteko bermeen arloan.
Azkenik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, pasa den urtarrilaren 16ko batzorde mistoan erabakitako bost transferentziek beharrezko izapidea aurkeztu da Gobernu Kontseiluan, eskualdatutako eskumenak benetan bereganatzeko.
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…