Osakidetzak funtsezko urrats bat egin du arreta sanitarioa hobetzeko eta Anatomia Patologikoa osorik digitalizatu du. Aurrerapauso horri esker, ehun-laginak azkarrago, zehatzago eta elkarlanean analizatu daitezke, batez ere minbizian.
Anatomia patologikoa funtsezko espezialitatea da diagnostiko medikorako, biopsiak, zitologiak eta beste ehun batzuk aztertzen baititu gaixotasunen presentzia eta bilakaera zehazteko. Anatomia patologikoak zeregin bereziki garrantzitsua betetzen du patologia onkologiko eta ginekologikoetan, diagnostiko zehatza eta goiztiarra egitea erabakigarria baita tratamendurik egokiena definitzeko.
Arlo horren eraldaketa digitala egiteak zera esan nahi du, mikroskopioan aztertu ohi ziren laginak bereizmen handiko irudi digital bihurtzen direla. Irudi horiek modu seguruan biltegiratu, partekatu eta ebaluatu daitezke laguntza-sareko edozein lekutatik, eta horrek profesionalen arteko lankidetza errazten du eta erantzun-denborak murrizten ditu.
Praktikan, horrek diagnostiko bizkorragoak, zehaztasun handiagoa eta pazienteentzako arreta pertsonalizatuagoa dakar. Gainera, hainbat ospitaleko espezialisten arteko interkontsultak berehala egiteko aukera ematen du, eta, ondorioz, Euskadi osoan diagnostikoa eskuratzean ekitatea indartzen da.
Osakidetzak 1,3 milioi proba inguru egiten ditu urtero anatomia patologikoan. Teknologia digitala eta adimen artifizialeko tresnak txertatzeari esker, informazio-bolumen handi hori modu efizienteagoan kudeatu, diagnostikoaren kalitatea hobetu eta eredu prediktiboetarantz aurrera egin daiteke.
Laborategien eraldaketa
Proiektua garatzeko lau urteko lana eta 9 milioi eurotik gorako inbertsioa egin dira, eta erabat ezarrita dago jada. Gurutzetako, Basurtuko, Donostiako, Arabako eta Galdakaoko unibertsitate-ospitaleetako Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateen laborategiak eta lan egiteko modua eraldatu ditu, eta hiru lurralde historikoetan estaldura homogeneoa bermatzen du.
Gainera, proba horien emaitzak Historia Kliniko Elektronikoan integratzen dira, eta horrek pazienteen jarraipena hobetzen du, batez ere gaixotasun kroniko edo konplexuetan, eta asistentziaren jarraitutasuna errazten du.
Ekimen hori Euskadiko Osasun Itunaren ildo estrategikoen barruan sartzen da, hainbat esparruren barruan, besteak beste: berrikuntza eta eraldaketa digitala, asistentzia-kalitatea eta profesionalen garapena. Era berean, bat dator Estatuko eta Europako osasun digitalaren estrategiekin, eta Osasun Datuen Europako Esparruaren garapenari laguntzen dio.
Eredu horri esker, osasun-zerbitzu publikoen eraldaketa digitalen erreferente bihurtzen da Osakidetza, sistema efizienteago, konektatuago eta pertsonengan zentratuagoa lortzen baitu.
“Philips 100% Digital Award” sariak lidergo hori aitortzen du, hain zuzen ere. Nazioarteko ekimen horrek prozesu klinikoak teknologia digitalaren bidez eraldatzeko gai diren proiektuak ikusarazten ditu, eta Osakidetza arlo horretako Estatuko erreferentzia gisa jartzen du.
Osakidetzako zuzendari nagusi Lore Bilbaok jaso du saria, adierazpen honekin: “proiektu honek eraikitzen ari garen Osakidetzaren eredua islatzen du: erakunde honek berrikuntza erabilgarriaren aldeko apustua egiten du, diagnostikoak hobetzen ditu eta pazientea osasun-sistemaren erdigunean jartzen du”.
26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik Mendaron gazte bat atxilotu dute…
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…