Abian da AutoTrust, SPRI Taldearen Elkartek programak babestutako proiektua. Adimen artifizialeko (AA) metodologia praktikoak ikertzea eta proposatzea du helburu, AAko sistemei fidagarritasuna, gardentasuna eta segurtasuna emateko. Vicomtechek koordinatuta, beste zazpi euskal erakundek lankidetzan dihardute proiektu honetan: CEIT, Ikerlan, Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Automotive Intelligence Center (AIC), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Mondragon Unibertsitatea.
Ikerketak mugikortasun kooperatibo, konektatu eta automatizatuaren (CCAM) eremura bideratuta daude, eta hiru industria-sektore handitan aplika daitezkeen emaitza teknologikoak eskaintzea du helburu: automobilgintzan, trenbidean eta industrian. Partzuergo berak Elkartek programaren barruan 2018tik 2022ra egindako Autolib eta Autoev proiektuen jarraipena da.
“Bi proiektu horiek mugikortasunaren sektorea bultzatzen jarraitzeko oinarriak ezarri dituzte. Kalitate-irizpideak, tresnak eta metodoak ezartzeko balio izan dute, baita automatizazio multibehikularra egiaztatzeko eta baliozkotzeko agertokiak eta egoerak ezartzeko ere. Orain, AutoTrustekin, fidagarritasunari heltzen diogu, gidatze autonomoaren zutabeetako bat baita“, azaldu dute proiektuaren koordinazio taldetik.
Ildo horretan, Vicomtechek joan den otsailean aurkeztu ditu VISAPP 2024 biltzarrean proiektu berri honen esparruan zabalduko duen bere lehen ikerketetako baten emaitzak. Ikerketa horrek datu errealen eta datu simulatuen arteko arrakala aztertzen du, 3D objektuen detekzioaren testuinguruan. Izan ere, “simulagailuak funtsezkoak dira sistema fidagarrien garapenean”, ziurtatu dute. “Datu-bolumen handiak modu eraginkorrean sortzeko aukera ematen dute, baita, hainbat eszenatan, egoera beraren aurrean funtzionalitate bat behin eta berriz ebaluatzeko aukera ere, haien portaera aztertzeko. Proba horien emaitzak adierazgarriak izan daitezen, beharrezkoa da sistemak berdin edo antzera jokatzea datu errealen eta simulatuen aurrean, eta datuen arteko balizko arrakala aztertzea”, azaldu dute.
Horrela, bada, zentro teknologikoak ondorioztatu du arrakala hori existitzen dela eta hainbat eratako arkitekturei eragiten diela. Orain, AutoTrusten barruan, ikerketa-ildo horri jarraituko dio, arrakala murrizteko eta datu simulatuen erabilera hobetzeko, horrela, gidatze-sistema autonomo fidagarrien ebaluazioa eta garapena bermatuz.
Aldi berean, partzuergoko beste erakunde batzuek hainbat ikerketa-ildotan lan egiten dute. UPV/EHU, adibidez, Tecnaliarekin eta Automotive Intelligence Centerrekin (AIC) elkarlanean ari da giza eta makinen arteko komunikazioa erraztuko duten mezu edo ikono multzo bat definitzeko, sistema automatizatuak hartzen dituen abisuak eta ekintzak beti gidariarentzat ulertzeko, aurreikusteko eta, beraz, azaltzeko modukoak izan daitezen. Era berean, Tecnalia irtenbide bat garatzen ari da, inguruneko informazioa erabiliz, aparkatzeko maniobrarako ibilbide bideragarri bat sor dezan.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…
"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan…
Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…
Se ha inaugurado un monolito simbólico de la Ruta Xacobea en un lateral de la…
La Diputación Foral de Bizkaia impulsa una solución innovadora para mejorar la calidad del aire…