Bilboko nagusientzako Aste Nagusiko egunik bereziena ostegun honetan, abuztuak 22an, iritsi da. Adinekoentzako Eguneko Arreta eta Ostatu Zerbitzuaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) eta Begirada Aktiboa eta Aukeragune programen (nahi ez den bakardadearen aurrean prebenitzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko) 350 erabiltzaile inguruk parte hartu dute Bilboko Udalak haientzat antolatu dituen jardueretan, Aste Nagusiko Adinekoen Eguneko programazio bereziaren barruan.
Eguna zirku saio batekin hasi da goizean. Eguerdian, Bilbao Arena pabiloian, ohiko bazkariaz gozatu dute, aurten ere bilbainadekin eta dantzaldiekin girotuta. Gainera, zozketa bati esker, talde bat Athletic Clubek San Mamesen jokatuko duen partida bat ikustera joango da, eta Arriaga Antzokiko antzezlan batera joateko sarrerak ere banatu dira.
Urtero bezala, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotziarekin eta Itziar Urtasun Jaietako zinegotziarekin batera, Miribillara hurbildu dira herriko zaharrenekin festa-tarte bat konpartitzeko eta agurtzeko.
BILBAINADAK ETA GUATEKEAK
Aste Nagusiko Adinekoen Eguna adineko pertsonei eskainitako programazioaren ekitaldi nagusia da, eta aste osoan zehar publiko horrentzat pentsatutako hainbat jarduera ere baditu.
Horrela, Bilbainadak dira hitzordu ezagunenetako eta zaharrenen artean arrakasta gehien duen hitzorduetako bat. Egun guztietan, eguerdiko 12:00etan, Casilda Iturrizar Parkean, Gau Pasa, Bilbao Mapamundi, 5 Bilbainos eta Los Chimberos taldeekin gozatzeko aukera dago.
Gune horretan bertan, 23:30ean, Guatekeak lekukoa hartzen dute, Aste Nagusiko gauetan nagusiek gehien gozatzen duten jaietako beste proposamenetako bat.
• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…
Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…
26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…