Categorías: albisteak-berriak

Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendariak Hondurasen izandako Juan López Giza Eskubideen defendatzailearen hilketa gaitzetsi du

«Oinarrizko eskubideen defendatzaileek aurre egin behar dioten jazarpen sistematikoaren inguruko beste gertakari bat da»

Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendari Jagoba Álvarezek  Hondurasen gertatu den Giza Eskubideen defendatzaile Juan Lopezen hilketa “irmoki” gaitzetsi du. María Jesús San José sailburuak zuzentzen duen Sailaren doluminik «zintzoenak» helarazi dizkie Juan Lópezen familiari eta ingurukoei, baita giza eskubideen defentsan eta justizia bilatzen egunero «modu nekaezinean» lan egiten duten erakunde eta entitate guztiei ere. Hilketa hori «deitoratzeaz» gain, «oinarrizko eskubideen defendatzaileek aurre egin behar dioten jazarpen sistematikoaren inguruko beste gertakari bat» dela esan du.

Juan López Giza Eskubideen defendatzailea, ingurumenaren defendatzailea eta Tocoa udalerriko (Honduras) Ondasun Komunen eta Publikoen Batzordeko koordinatzailea zen, eta duela gutxi udalerri horretako erregidore aukeratu zuten. Juan tiroz hil zuten ezezagun batzuek joan den igandean, bere ibilgailuaren barruan zegoela.

Jagoba Alvarezek deitoratu duenez, «Juanen izena gehitu behar da justiziaren eta ekitatearen alde egindako lan nekaezinean bizia galdu duten giza eskubideen defendatzaile ausarten zerrenda luze batera». Testuinguru mingarri horren aurrean, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak justiziaren alde bizia arriskuan jartzen dutenak babesteko duen konpromisoa berretsi du, eta gogorarazi du joan den astelehenean, Giza Eskubideen eta Biktimen Zuzendaritzaren bitartez, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki zela. «Euskal erakunde, elkarte eta GKE guztiak beren hautagaitzak aurkeztera animatzen ditugu, giza eskubideen alde bizia arriskuan jartzen dutenei babesa emateko, egunen batean horrelako krimenak gehiago gerta ez daitezen», esan du amaitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

10 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

10 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

10 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

1 día hace