Imanol Pradales Lehendakaria izan da gaur goizean Mondragon Unibertsitatearen 2024-2025 ikasturteari hasiera emateko antolatutako ekitaldiaren buru. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusia berretsi du, euskal unibertsitate sistema Europaren abangoardian jartzea, hain zuzen ere. Adierazi duenez, Europan eta munduan bizi dugun trantsizio-uneari «modu egoki, itxaropentsu eta bidezkoan» aurre egitea ahalbidetuko duen sistema bat.
Helburu horretan, Pradalesek anbizioa eta autoexijentzia aipatu ditu hori lortzeko giltza gisa, «apaltasunez eta gure tamainaz jabe izanik», eta baita guztion parte-hartzea ere. «Denok bat izango gara edo ez gara izango; bata bestearen aldean jarriko gara edo ez dugu lortuko», ziurtatu du.
Unibertsitate sistemaren eta enpresa sarearen arteko lankidetza
Horrela, Lehendakariak euskal kooperatibismoaren balioa azpimarratu du, «gure nortasunaren ezaugarritzat» jo duena, bere alde honak nabarmenduz, bere hitzetan, «amankomunean ditugun helburuak lortzeko indarrak batzea, unean uneko erronkei aurre egitea eta beti justizia soziala eta pertsona erdigunean jartzea» ahalbidetzen baitu.
Elkarlanaren eta enpresaren alderdi horiek unibertsitate eta zientzia esparrura hurbildu nahi izan ditu Imanol Pradalesek.
Lehendakariak nabarmendu du Mondragon Unibertsitateak enpresek eskatzen dituzten profil profesionalak identifikatzeko eta prestatzeko duen gaitasuna, eta azpimarratu du, era berean, aukera ematen diela pertsonei «gaitasunak, trebetasunak eta ezagutzak eskuratzeko», beharrei «erantzun egokia» emateko.
Hala, adierazi duenez, «unibertsitatea, enpresa eta gizarteko beste erakundeen arteko kooperazioa ezinbesteko faktorea da ikerketa, transferentzia eta aholkularitza bezalako arloetan» eta, gaineratu duenez, «lankidetzaren kultura landu, zabaldu eta hedatu» behar dugu.
Azkenik, unibertsitateetatik sortzen den ezagutzan zentratuta, Lehendakariak «ezinbestekotzat» jo du zalantza egiteko askatasuna, eta gaineratu du sistemak balioak eta jarrerak irakatsi behar dituela, hala nola «erantzukizunak bere gain hartzea, besteekin batera jardutea, ezberdinen artean lankidetzan aritzea edo jakintzarekiko jakin-mina piztea». «Unibertsitateak inoiz baino unibertsitate gehiago izan behar du», nabarmendu du.
• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…
Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…
26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…