Oriako ertzain-etxeak urtarrilaren 27an Ordizian izandako gertakari batzuen inguruan egindako ikerketaren ondorioz, zerbitzutik kanpo zegoen Beasaingo udaltzain baten laguntzari esker, gizon bat atxilotu dute arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita.
Gertakariak urtarrilaren 27an izan ziren, goizeko laurak aldera, Ordizian. Biktima, 43 urteko gizon bat, neska lagun batzuekin zegoen, eta ezagutu berri zuten gizon batekin ostalaritza-lokal batetik beste batera zihoazen bitartean, eztabaida bat izan zen, arma zuriz egindako erasoa gertatu zelarik, erasotuari ebakuntza egin behar izan zioten.
Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi zuen, eta, horretan, erasotzailea, bitartekari baten bidez, biktimarekin harremanetan jarri zen, akordio ekonomiko bat lortzeko eta salaketa kentzeko.
Azkenik, Beasaingo Udaltzaingoari, besteak beste, eskatutako laguntzari esker, zerbitzutik kanpo zegoen agente batek emandako informazioaren ondorioz, 32 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Lazkaon, arma zuriz eraso egitea egotzita.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideak egiteko, eta han jarraitzen du, epailearen esku utzi arte.
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…