Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operazio bateratu baten ondorioz 5 egunez Burgosko etxebizitza batean atxikita egon den 24 urteko gazte bat askatzea lortu dute

• Ustezko bi erantzuleei, ama-semeei, legez kanpoko atxiloketa leporatu diete, eta prebentziozko espetxealdian daude epailearen aginduz
• Gasteizen bizi den biktimaren senitartekoek desagerpena salatu zutenean hasi zen ikerketa

2024ko irailak 25.- Burgosko Polizia Nazionalak, Ertzaintzarekin batera egindako operazio batean, ama-seme batzuk atxilotu ditu, eta legez kanpoko atxiloketagatik ikertzen ari dira 24 urteko gazte bat 5 egunez bere borondatearen aurka giltzapetuta eduki ondoren.

Polizia-operatiboa joan den irailaren 13an, ostiralean, hasi zen, Gasteizen bizi den gaztearen senitartekoek Ertzaintzaren aurrean desagerpena salatu zutenean.  Senitartekoek adierazi zutenez, ez zuten haren berririk aurreko eguneko arratsaldetik, eta gaztea askatzeko baldintza gisa dirua eskatuz telefono-dei bat jaso zutela esaten zuten.

Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Pertsonen aurkako Delituen Ataleko agenteek ikerketa hasi zuten biktima aurkitzeko, eta, ikerketa horien arabera, gaztea Burgosen, hiriburuan, egon zitekeen.

Irailaren 17an, asteartean, eguerdian, Burgosko Probintzia Komisarian jasotako laguntza-eskaera ofizialetik abiatuta, zaintza-dispositibo diskretu bat ezarri zen gaztea atxikita egon zitekeen etxebizitzaren inguruan. Dispositibo horren ondorioz, biktimaren ibilgailua hiriaren erdialde-iparraldeko barrutiko eraikin baten inguruan aurkitu zuten.

Bi kidegoen arteko lankidetzari esker egindako ikerketan aurrera egin ahala, gaztea egon zitekeen etxearen helbidea egiaztatu zuten. Horrez gainera, legez kanpoko atxiloketaren erantzulea izan zitekeen susmagarria ere seinalatu ahal izan zuten, eta ikertutako egitateen arrazoi nagusia ekonomikoa izan zitekeela ere jakin zuten.

Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiak, aurretik Ertzaintzak eskatuta, etxean sartzeko eta miaketa egiteko neurri judiziala eman ondoren, Burgosko Polizia Judizialaren Brigadako agenteek, egoitzan Bilbon duen Operazio Berezietako Taldearen (GOE)  laguntzarekin, hilaren 18an, asteazkenean, eguerdian, aurkitu zuten eta askatu zuten gaztea,  itxura narrasa eta utzia zuen arren,  osasun-egoera onean zegoena.  Gaztea Burgosko Unibertsitate Ospitalera eraman zuten medikuek artatu eta baloratzeko.

Operatiboan gazte susmagarria eta haren ama atxilotu zituzten, legez kanpoko atxiloketaren ustezko erantzuleak izatea leporatuta. Etxean egindako miaketan material informatikoa konfiskatu zuten, eta orain aztertzen ari dira gertaera argitzeko interesa izan dezakeelakoan.

Gaztea atxikita egon zen gelako ateak giltzarrapo bat zuen kanpotik, gainerako geletara irtetea eragozteko.  Atxikita egon zen denboran janaria murriztu zioten eta garbitasun pertsonala ia erabat mugatu zioten. Gainera, gazteari ibilgailuko giltzak kendu zizkioten, ihes egiteko asmorik izan ez zezan.

Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak zerbitzu honen bi alderdi aipagarri balioetsi dituzte:

  • Bahitutako gaztea polizia-lankidetza hasi eta 24 ordu baino lehen askatu ahal izan dela.
  • Eta emaitza positiboa bi segurtasun-kidegoen arteko koordinazio ezin hobearen ondorio izan dela.

Bi atxilotuak epailearen eskuetan jarri dituzte, eta epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri die.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

5 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

5 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

5 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

23 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

23 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

23 horas hace