24_0534 Errenteria, gizon bat atxilotu dute arma zuriz erasotzeagatik
Servicio de prensa
2024-09-29
Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, larunbata, Errenteriako ertzain-etxean aste honetan arma zuriz egindako eraso bat dela eta egindako ikerketa baten ondorioz. Biktimak hainbat lesio izan zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Orain atxilotutakoari egozten zaizkion gertakariak joan den asteartean izan ziren, Errenteriako Beraun auzoan. Goizean, Ertzaintzak jakin zuen herritar bati arma zuriz eraso egin ziotela, eta Donostia ospitalera eraman behar izan zutela, saihetsean ziztada bat zuela, odoletan.
Gaiari buruz abian jarritako ikerketari esker, ustezko erasotzailea, 27 urteko gazte bat, identifikatu ahal izan zuten, eta atzo, larunbata, atxilotu egin zuten arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita.
Ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen aurrera eramango dute.
25_0475 Markinan atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Markinan atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Prentsa Zerbitzua 2025-07-15 Ertzaintzak…
M pour Montréal musika jaialdiak 20. urteurrena du aurtengoa eta azaroaren 18tik 22ra izango da Quebec-en.…
Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak urtero antolatzen duten itzulpen sarira proposamenak bidaltzeko epea irekita…
BASQUE. MUSIC. egitasmoak Euskal Herriko musikariei zuzendutako bi deialdi berri abian jarri ditu, euskal talde eta…
Arriaga Antzokiaren ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ ekoizpena Liublianara (Eslovenia) joango da DoSEL – Drama of Smaller European…
Industria siderurgikoak hitzordu garrantzitsua du urriaren 21etik 23ra International Steel Week-en, Steel Tech, Congress &…