Osasun Sailak 250.000 € jarriko ditu laguntza horietarako, herritarren bizi-baldintzak hobetzera bideratzen diren proiektu partehartzaileak finantza daitezen
Osasuna sustatzea helburu duten eta jarduera fisikoarekin, elikadura osasungarriarekin, ongizate emozionalarekin eta osasuna eta ongizatea erraztuko dituzten inguruneekin lotuta egon daitezkeen jarduketak lagunduko dira diruz
Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailak eskatuta, onartu ditu, 2024an Euskadiko tokiko esparruan, komunitate-partaidetzako prozesuen arloan osasuna sustatzeko jarduketetarako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak.
Laguntza horien helburua da komunitate-partaidetzako proiektuak finantzatzea. Proiektu horiek bideratu beharko dira bizikidetza-espazioan bizi direnen bizi-baldintzak hobetzera, osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidual eta kolektiboko gaitasunak indartzera eta gizarte-loturak eta -kohesioa sendotzera, barnean direla zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboak.
Horretarako, osasuna sustatzea helburu duten eta jarduera fisikoarekin, elikadura osasungarriarekin, ongizate emozionalarekin eta osasuna eta ongizatea erraztuko dituzten inguruneekin lotuta egon daitezkeen jarduketak lagunduko dira diruz, baita komunitatearen osasunerako eta ongizaterako garrantzizkoak diren beste alderdi batzuk ere.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, aurten, 250.000 euro jarri ditu, guztira, laguntza-ildo horretan, eta, hala, erantzuten dio Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak tokiko esparruan osasuna sustatzearen alde egindako apustuari, herritarren osasun-egoera hobea lortze aldera.
Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek —nazionalak, Europar Batasunekoak edo nazioartekoak— helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin. Edonola ere, ezin izango dira 8.000 eurotik gorako laguntzak izan proiektu bakoitzeko, ezta, proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, 15.000 eurotik gorakoak ere erakunde onuradun bakoitzeko.
Laguntzak bitarteko elektronikoen bidez eskatu ahal izango dira, agindua EHAAn argitaratzen denetik hilabeteko epean, eta Euskadiko udalerriek, mankomunitateek eta gainerako toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte, baita tokiko erakunde autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek ere.
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…