Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak 1,7 milioi euro baino gehiago jarriko ditu adikzioen arloko tokiko planak garatzeko laguntzetarako

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du komunitate-esparruan adikzioen tokiko planak garatzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 2024ko ekitaldiko laguntza ekonomikoen deialdiaren Agindua.

Laguntza horietan Euskadin diharduten toki-erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako 1.735.900 euro daude. Laguntzak bideratzen dira komunitate-prebentzioko programak garatzera, adikzioen arloan arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak egitera eta jokabide osasungarriak sustatzera, baita zenbait toki-erakundetako adikzioen komunitate-prebentzioko lantalde teknikoak mantentzera ere.

Tokiko esparruan, eta osasunekoak ez diren beste sektore batzuetatik, egiten diren jarduketetan osasuna sustatzeko helburuarekin egiten du Osasun Sailak laguntza horien deialdia, betiere Euskadiko VIII. Adikzio Planaren jarduketa-ardatzetan hobekien instalatutako programei eta proiektuei eutsi dakien, premia berriak identifika daitezen, premia horiei arreta emango dieten proiektu berriak babestu daitezen, eta ekimen berriak hobetzen lagundu dadin.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak adikzioen fenomenoari komunitate-esparrutik heltzeko eta erantzuteko konpromisoari eusten diote, Euskadiko VIII. Adikzio Planaren arabera. Hain zuzen, plan hori da Euskadin adikzioen arloan garatzen diren estrategia eta esku-hartze guztiak planifikatu, antolatu eta koordinatzeko tresna nagusia.

Zehazki laguntza ekonomikoa bi dirulaguntza-ildotan banakatzen da:

  1. Adikzioen komunitate-prebentziorako tokiko planen garapena: 1.174.135 euro.
  2. Tokiko planei atxikitzen zaizkien adikzioen prebentzio komunitarioko programen eta, jardun-esparru horretan, jokabide osasungarriak sustatzeko programen garapena: 561.765 euro.

Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da aurkezpen-epea, eta 15 egun baliodun igaro ondoren amaituko da, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

22 minutos hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

22 minutos hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

22 minutos hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

6 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

6 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

1 día hace