24_0669 Atxilotu bat eta bi ikertu Irunen, drogaren aurkako operatibo batean, cannabisetik eratorritako produktuak saltzen dituen establezimendu batean
Servicio de prensa
2024-12-04
Ertzaintzako eta Irungo Udaltzaingoko agenteek, bi kidegoak elakrlanean, droga-trafikoaren aurkako dispositibo bat egin dute kalamuarekin lotutako gaien merkataritzan espezializatutako lokal batean. Pertsona bat atxilotu dute eta beste bi ikertu.
«Itzulera» izeneko operatibo hau Ertzaintzako eta Irungo Udaltzaingoko agenteek aurtengo ekainaren hasieran mugako udalerrian substantzia estupefazienteen kontsumoaren eta salmentaren aurkako ikerketan egindako prebentzio-lanen esparruan sortu zen. Poliziak egindako ikerketen ondorioz, egiaztatu ahal izan zen kanabisaren produktu eratorriak saltzen zituen establezimendu batean bezeroek hainbat substantzia estupefaziente, marihuana- edo haxix-kukuluak erosten zituztela salmenta-formatu desberdinetan, eta, aldi berean, konfiskatu egin zituzten.
Ikerketen ondorioz, azaroaren 22an 45 urteko gizon bat atxilotu zuten, eta astelehenean beste bi pertsona identifikatu zituzten ikertu gisa.
Bertan sartu zirenean, erregistroan, 1,3 kilogramo haxix atzeman zituzten hainbat formatutan, 1,5 kilogramo marihuana kukulu, CBD kukuluak, pisatzeko eta ontziratzeko elementuak, eskudirua eta ikerketarako interesgarriak diren hainbat dokumentu.
Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Bizkaiko hiriburuan ondarearen aurkako delitu batengatik. Atxilotuak…
Berehala egin beharreko lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea erabaki du, eta 2,5 milioi euro…
Lugaritz eta Morlans arteko tunelaren pasealekua oinezkoentzat egokituko da (381.634 euro), Urgull mendiko landaredia hobetuko…
Inaugurazio-ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan Donostiak datorren azaroaren 28an emango…
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Aenkomer 2025 sari-banaketan parte hartu du,…
Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin…