Categorías: albisteak-berriak

UPV/EHUn tipografiari buruz egindako ikerketa-lanaren aintzatespen berri bat

PRUEBA

Azaroaren 21etik 23ra Évoran, Portugalen, egindako 14. Nazioarteko Tipografia Biltzarraren harira, Merit Award saria jaso zuten Eduardo Herrerak eta Leire Fernándezek, Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Saileko irakasle eta UPV/EHUko «Letraz» Diseinu Grafiko eta Tipografia Ikerketa Taldeko zuzendari kideek.

Sari honen bidez, azken hogei urteotan, bi irakasleek elkarrekin, diseinu grafikoaren ikerketan, batez ere tipografiaren alorrean egindako ekarpen eta ibilbide luzea eta nabarmena aitortu nahi izan da. Haien ikerketaren barruan nabarmendu diren proiektuetako bat, sortze-metodologien garapenerako inspirazio-eredu gisa ere hartua, gure unibertsitatearen tipografia korporatiboaren diseinua izan da (EHU tipografia). Halaber, tipografia ondareen berreskurapenean eta biziberritzean egindako lana ere azpimarratu da, baita emaitzen hedatzean egindako ahalegina, liburu, aldizkarietako artikuluen eta hitzaldi eta tailerren bidez.

2010az geroztik, Portugalgo Tipografia Topaketa hau nazioarteko erreferentzia bihurtu da, ikerketa eta garapen tipografikoari buruzko hausnarketarako, ideiak eztabaidatzeko eta ezagutzak hedatzeko gune gisa. Ikertzaileen, irakasleen, ikasleen eta profesionalen parte-hartzearekin, Topaketa honek gero eta ahalegin handiagoa egiten du letrak sortzeari, hautatzeari eta erabiltzeari buruzko esperientzien trukea sustatzeko. Helburua da testuaren itxura eta komunikazioarekin erlazionatutako diseinuaren alderdi funtsezkoetan oinarritutako proiektu berriak sustatzea: forma, irakurgarritasuna, teknologia, historia, semiotika, psikologia, etab. Hau da, hitzaren irudia baldintzatzen duten dimentsio guztietan.

Portugalgo goi-mailako hezkuntzako hainbat erakundek antolatutako itinerantzia bidezko topaketa honetan, hamalaugarren edizioa Évorako Unibertsitateko Arte Eskolaren Ikusizko Arteen eta Diseinuaren Sailak antolatu du. Gertakariaren barruan, Eduardo Herrera eta Leire Fernández irakasleek, keynote speech baten bidez, tipografiaren arlo espezifikoan unibertsitateko ikerketa lanaren bidez landutako proiektuen laburpena erakutsi dute. Proiektu horiek, besteak beste, honako sari hauek jaso dituzte: «CLAP Platinum» Diseinu, Branding eta Komunikazioko Nazioarteko Saria, testurako tipografia onenarena (EHU tipografia); «Juan de Yciar» Kalitate Editorialeko Saria; «Urrezko Letra» Inguruneko Ikus Komunikazio eta Grafikoko Saria; «Urrezko Anuaria» Diseinu Grafikoko Sari Nazionala; eta «Urrezko Pelikanor» Ilustrazio Aplikatuaren Nazioarteko Saria.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0298 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…

11 horas hace

26_0297 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren dispositiboa, Real Sociedad taldearen Kopako titulua ospatzeko

Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…

11 horas hace

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik

26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…

11 horas hace

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean

26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…

1 día hace

26_0293 Bi adingabe ikertuta Santurtzin arma zuriz egindako eraso batengatik

Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…

1 día hace