Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizaldean sexu-erasoa egitea leporatuta, Gasteizko joko-areto baten kanpoaldean emakume bati sexu-ukituak egiteagatik. Gertaerak eragin duen borrokaren ondorioz, biktimaren bikotekidea atxilotu dute sexu-jazarlea jotzeagatik.
Gaur, osteguna, goizaldeko ordu bata baino lehentxeago gertatu da Euskadiko hiriburuan. Ordu horretan, herritarrak babesteko lanetan ari zen Gasteizko Ertzain-etxeko baliabide bati laguntza eskatu dio emakume batek, eta agenteei esan die hiru pertsona mutil-lagunari eraso egiten ari zitzaizkiola Arriaga-Lakua auzoko joko-areto baten kanpoaldean. Bertaratu direnean, ertzainek lau gizonak identifikatu dituzte.
Gertatutakoa argitu ondoren, Ertzaintzak jakin du laguntza eskatu dien emakumeari sexu-ukituak egin dizkiola 55 urteko gizon batek lokaletik irtetean. Gertaera horrek eragin du biktimaren bikotekidearen eta sexu-ukituen egilearen arteko borroka, eta ondoren joko-aretoaren barruan zeuden beste bi gizon, sexu-erasotzailearen lagunak, batu zaizkie.
Datu horietan oinarrituta, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu dute sexu-erasoaren delitua leporatuta, sexu-ukituak egitea salatu ondoren. Beste gizona, 20 urteko gaztea, sexu-ukituen biktimaren bikotekidea, lesio-delitua leporatuta atxilotu dute.
Bi atxilotuak Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman dituzte lesioak artatzera, eta, jarraian, polizia-egoitzara eraman dituzte zegozkion eginbideak betetzera.
25_0776 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeiako Parke Naturalean istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute Euskadiko…
Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean Bilbon, Abando auzoan izandako…
25_0773 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian…
Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen Arloko Delitu Informatikoen Atalak 4.988,29 euroko iruzur bat blokeatu du. Iruzurgileek, telefono-dei…
Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume. Segurtasun Sailak omenaldia…
25_0770 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko…