ZainLab Hub programak arreta berezia jartzen du sektore honetan lan egiten duten profesionalen kualifikazioan, eta aldi berean enpleguak duintzeko eta lan baldintzak hobetzeko lan egiten du
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak profesionalizazioaren, talentua erakartzearen eta eskaintza eta eskaria zainketen ekonomian lotzearen aldeko konpromisoa berresten du ZainLab Hub-en bitartez. Tresna berritzailea da hau, zainketen ekonomia hobetzen laguntzeko helburua duena.
Hala jakinarazi du gaur goizean Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, «zainketen eta bizitza-luzeraren ekonomian profil desberdineko profesionalen eskuragarritasuna ahalbidetzeko» programaren aurkezpenean, «sektore honen premia eta eskaerei erantzuteko gaitasun egokiekin».
Era berean, Torresek aurreratu du ZainLab Hub-ek “etorkizun okupazionala eta konpetentzien etorkizuna aztertzen duela, enplegurako eta prestakuntzarako ezagutza, informazioa eta datuak identifikatzeko, sortzeko eta transferitzeko helburuarekin, arreta berezia jarriz sektore honetan lan egiten duten emakumeen kualifikazioan, eta aldi berean, enpleguak duintzearen eta lan-baldintzak hobetzearen alde lan egiten du”.
Horretarako, Torres lehendakariordeak iragarri du Eusko Jaurlaritzak bat egin duela Pact for Skills eta Iraupen Luzeko Zainketen Eskala Handiko Elkartearekin, ZainLab gaitasunen aldeko Europako estrategiarekin lerrokatzeko eta, horrela, Europako sareetan parte hartzea bultzatzeko.
Enplegu berriak
ZainLab-en garatutako prospektiba-sistemaren esparruan egindako estimazioek adierazten dutenez, hurrengo hamarkadarako 23.000 enplegu inguru izango dira zuzeneko zaintzako okupazioetan. Horietatik 10.000 inguru ordezkapen-beharrengatik izango dira, eta 6.000 behar berriengatik.
Torres lehendakariordeak ziurtatu duenez, «errealitate kuantitatibo nabarmen baten aurrean gaude: gero eta zaharragoak gara eta gero eta gehiago bizi gara». Euskadin, 65 urte bete dituzten milioi erdi pertsona baino gehiago daude, horietatik laurden bat bakarrik bizi dira, 50.000 baino gehiago 80 urtetik gora dituzte eta 20.000 inguru bakarrik bizi dira egoitzetan.
Testuinguru honetan, Torresek premia horiei erantzungo dieten profil profesional berriak identifikatzeko eskatu du, eta orain arte SSI kooperatiba-taldearen eskutik eta foru-aldundiekin, udalekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan egindako lanari balioa eman dio.
• Zaintza apirilaren 20tik 26ra bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %40an, distraituta edo…
Guztira, 340 ertzain eta Donostiako Udaltzaingoa arduratuko dira segurtasunaz bihar, astelehena, Reale Arena estadioaren eta…
26_0296 Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik…
Agentes de la Ertzaintza detuvieron ayer en Zumaia a dos hombres, ambos de 31 años…
26_0295 Bi ikertu eta 35 identifikatu dituzte Galdakaoko eraikin bat hustean Bi ikertu eta 35…
Erasoa goizaldean gertatu da, jai-eremuan, eta adingabe bat zauritu dute sabelean, arma zuri batekin eraso…