Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, agintaritzaren agentearen aurkako ustezko delitua leporatuta. Gizonak ertzain baten aurka arma zuri batekin jo zuen, ostalaritza-establezimendu batean ustez bikotekideari eraso egiteagatik patruila bat identifikatzen ari zenean.
Atzo, igandea, 19:00ak aldera gertatu zen Gasteizko Zaramaga auzoan. Herritarren Babeserako agenteak bertaratu ziren, taberna baten barruan gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola esanez abisua jaso ondoren.
Ertzainek inplikatutako pertsona, bere onetik aterata zegoen gizon bat, aurkitu zuten. Polizia-baliabidea gizona identifikatzen hasi zen, eta prebentziozko miaketa egin nahi izan ziotenean, gizonak eskua gerrira eraman zuen, eta labana bat hartuta agente batengana biratu zen. Ertzainak gizonari eskumuturretik heldu ahal izan zion, eta indarka ari zirenean biak lurrera erori ziren. Agenteari bere lankideak lagundu zion gizona kontrolatzen eta atxilotzen.
Gizona agintaritzaren agentearen aurkako atentatuaren delitua leporatuta atxilotu zuten, baina genero-indarkeriaren delitu batengatik ere ireki zizkioten eginbideak. Atxilotuaren bikotekideak aurretik alde egin zuen bertatik, eta ez zuen laguntzarik behar izan.
Atxilotua gaur goizean jarri dute Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean Bilbon, Abando auzoan izandako…
25_0773 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeak Mungiako Tallu Mendizale Kirol Klubeko mendiko larrialdi-lantegian…
Bilboko Ertzain-etxeko Ondarearen Arloko Delitu Informatikoen Atalak 4.988,29 euroko iruzur bat blokeatu du. Iruzurgileek, telefono-dei…
Iaz, guztira, Ertzaintzako 444 agente jubilatu ziren, 391 gizon eta 53 emakume. Segurtasun Sailak omenaldia…
25_0770 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Oiartzunen, Arditurri meatze-gunean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko…
25_0769 Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Santurtziko taberna baten arduraduna atxilotu dute…